1:00

E9

Paseatzeko, erosteko eta kirola egiteko baliatu dute hautagaiek gaurko hausnarketa eguna

EITB MEDIA

Kanpaina amaituta, hautagaiek bestelako plan batzuk izan dituzte gogoeta egunean. Lagunekin eta familiarekin egoteko baliatu dute eguna batzuek; beste batzuek, berriz, kirola egiteko.

EITB TALDEA

E9: Europako Hauteskundeak

0:24

Europako hauteskunde gauaren inguruko programazio berezia, igandean, EITBren hedabideetan

EITB MEDIA

ETB1en 22:00etan hasiko da albistegi berezia, Nerea Reparazen eta Lierni Agirrezabalaren eskutik; ETB2n, berriz, 22:15ean, África Baeta eta Juan Carlos Etxeberriarekin. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere gertutik jarraituko dute hauteskunde gaua, eta emaitzak zuzenean izango dira eitb.eus-en.

Mundua

Gazako zerrenda

0:56

210 palestinar hil eta 400 zauritu ditu Israelek bahitutako lau lagun erreskatatzeko abiatutako erasoaldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuaren kontra egin ditu eraso gehienak. Israelgo Armadak abiatutako operazioan, Hamasek bahitutako lau pertsona erreskatatu dituzte. Abbasek NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilkura eskatu du "sarraskia" izan ostean.

Gizartea

Manifestazioak

Manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon eta Iruñean Europari eskatzeko Gazako gerran lagun ez dezala

EITB MEDIA

Europako hauteskundeen bezperan, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi manifestazio antolatu dituzte, "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean.

0:49

Memoria historikoa

Maria Josefa Sansberro ''Maddi'' mugalaria omendu dute Bigarren Mundu Gerran iheslariei laguntzeagatik

EITB MEDIA

Bigarren Mundu Gerran Sara eta Bera artean iheslariei muga zeharkatzen lagundu zien. Pertsona askori lagundu zien berak sortutako pasabide batetik Lapurditik Nafarroara heltzen.

0:42

ERRESKATEA

Pas ibaira erori diren Andoaingo bizilagun bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Kantabrian

Kantabriako Gobernuko suhiltzaileek eta mendiko langileek 59 urteko andoaindar bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Pas ibaian, Puente Viesgo parean. Animalia erori da lehenbizi, eta gizona erori da ondoren, erreskatatzen saiatu denean, eta uretatik irten ezinik geratu dira biak.

Gizartea

Abisu meteorologikoak

  • Egun euritsu bat Donostian. Argazkia: EFE.

    Egun euritsu bat Donostian. Argazkia: EFE.

Abisu horiak prezipitazio handiengatik, gauerdira arte, eta alerta laranja Nafarroa hegoaldean

EITB Media

18:00etatik gauerdira, denean izango da abisu horia, 15-20 litro pila bailitezke ordubetean, eta ekaitza lehertu eta txingorra egin lezake, barnealdean bereziki. Igande goizaldean, kostaldean izango da prezipitazio handiena, eta 40-50 litro ere pila litezke zenbait lekutan.

Mundua

ALDEBIKO TOPAKETA

Macronek eskerrak eman dizkio Bideni Europako aliatuekiko duen "errespetuagatik eta leialtasunagatik"

AGENCIAS | EITB MEDIA

"Putin ez da Ukrainan geldituko. Europa osoa mehatxatuko du, eta hori ez dugu onartuko. Estatu Batuak Ukrainarekin egongo dira, gure aliatuekin batera", adierazi du AEBko presidenteak.

Amarauna

Sexu abusuak

  • Marisol Zamorari elkartasuna adierazi dio Irati Goikoetxea idazleak

    Marisol Zamorari elkartasuna adierazi dio Irati Goikoetxea idazleak

    16:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Goikoetxea, idazlea: "Harritu egin nau hasierako egunetako isiltasun orokortuak"

Marisol Zamora, biktimaren ondoan egon nahi izan du Irati Goikoetxea idazleak. Gaztetxoa zela Patxi Ezkiaga poeta eta idazleak egindako sexu abusuak salatu ditu Zamorak. 42 urte behar izan ditu pauso hori emateko.Horrelako bidegabekeria baten aurrean, isilik ez geratzea erabaki du Irati Goikoetxeak.

1:30

Erreportajea

''Ez gara ohartzen, baina haur minbiziak familia osoa birrintzen du''

GARAZI AYESTA | EITB MEDIA

Junek 7 urte ditu, eta 15 hilabeterekin buruan tumore bat atzeman zioten. Izaskun amak atzo balitz bezala gogoratzen du une hori. Aspanovas elkartearen laguntza ezinbestekoa izan da hasieratik familiarentzat.

0:35

Bilbon

Aspanovasen Ausart Egunean, EITB saritu dute minbizia ikusarazteko egindako lanagatik

EITB MEDIA

Festa handi batekin ospatu dute Bilbon Aspanovas minbizia duten haurren familien elkartearen 35. urteurrena. Gorka Garcia ETBko Arte eta Programa zuzendariak jaso du golardoa.

0:44

Osakidetza

Txagorritxuko Larrialdietako langileek langile falta eta ''kudeaketa txarra'' salatu dituzte

EITB MEDIA

Gero eta lantalde murritzagoa dela diote, "eta gaizki kudeatua". Gainera, Santiagon zuzeneko arreta itxi izanak zerbitzua "ezegonkortu" eta "okertu" du. Salatu dutenez, behar diren bitartekorik gabe langileek ezin dute lana behar bezala egin, ezta herritarrek merezi duten arreta eskaini ere.

Gizartea

GERTAKARIA

Gizonezko bat zauritu dute labankadaz diskoteka baten inguruan, Gasteizen

agentziak | eitb media

Zauritua Txagorritxuko ospitalera eraman dute, baina ez omen dago arriskuan. Ertzaintza erasoaren egilea edo egileak bilatzeko lanean ari da.

kultura

- ERAKUSTALDIA

Rock talde bat eta 35 bateria elkarrekin jotzen Iruñean

"Repercusión" izeneko ekimen musikala antolatu du Vesarte kolektiboak laugarren aldiz. Belaunaldien arteko saioa izatea da antolatzaileen helburua, eta hala dirudi bertan sortutako giroa ikusita.