Politika -

Zatiketa UPN-n

Catalanen 'eskari gehienak' onartu zituela esan du Barcinak

UPNko presidenteordeak esan duenez, akordioa lortzeko ahaleginak egin ditu, baina 'borondate falta' egon dela salatu du.

Yolanda Barcina. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Foru Erkidegoko presidente eta UPN alderdiko buruak jakinarazi duenez, Alberto Catalan alderdikidearen 'eskari gehienak' onartu zituen; hala ere, bere erabakia errespetatzen duela adierazi du. Alberto Catalanen hitzetan, akordioa lortzeko ahaleginak egin ditu, baina "ez da borondaterik egon".

Alberto Catalan UPNko presidenteorde eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak atzo iragarri zuenez, UPNko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du. Alderdi erregionalistak martxoaren 17an egingo du kongresua.

UPNko presidenteak esan duenez, "bere eskari gehienei erantzun nien, baina atzo hautagaitza aurkeztea erabaki zuen". "Demokrazian gaude, eta hauek dira joko arauak. Ziur nago UPN indartuta aterako dela kongresutik", gaineratu du.

Barcinaren esanetan, ideiak dira garrantzitsuenak eta alor horretan ez dago inolako desadostasunik alderdi barruan. "Lan egingo dugu alderdia indartuta atera dadin kongresutik", gaineratu du.

Akordioa bietako nork hautsi duen galdetuta ez du argi hitz egin nahi izan: "Alberto Catalanen erantzunaren zain nengoen, eta berak hautagaitza aurkezteko asmoa agertu zuen, zuek erabaki".

Alberto Catalan UPNko presidenteordeak Yolanda Barcinari erantzun dio. Horren ustez, Yolanda Barcinarekin akordioa lortzeko ahaleginak egin ditu, baina "ez da aurreakordioa gauzatzeko borondaterik egon", eta horregatik erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.

"No es una cuestión de pretensiones, sino de cumplir lo que se pacta, y sobre todo cuando lo que se pacta está ratificado y hay incluso hasta testigos, personas que coincidían plenamente en que ese era el acuerdo que se había alcanzado", ha señalado, cuando ha sido preguntado por los periodistas sobre las manifestaciones de Yolanda Barcina en el sentido de que había accedido a la mayoría de pretensiones de Catalán para el acuerdo.

Bere eskari gehienei erantzun ziela esan du Yolanda Barcinak, eta horren harira ondorengoa esan du Alberto Catalanek: "Ez da eskari kontua, hitzartutakoa betetzea baizik. Hitzartutakoa berretsita zegoen, eta hori egiaztatu dezaketen lekukoak daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea