Politika -

CAN auzia

Milaka lagunek Barcinaren dimisioa eskatu dute Iruñean

Oposizioko alderdi guztiei, Bilduk eta Aralarrek Barcinaren aurka aurkeztu duten zentsura mozioa babesteko eskatu diete.

Manifestazioa Iruñean.
Manifestazioa Iruñean.
Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu dute Iruñeko kaleetan

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun, 10.000 antolatzaileen arabera, 5.000-6.000 artean Udaltzaingoaren arabera, atera dira kalera Iruñean, Nafarroako Kutxako auzia dela eta, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen dimisioa eskatzeko.

Besteak beste, murrizketengatik eta lan-erregulazioko txostenengatik kaltetutakoek eta oinarrizko errenta jasotzeari utzi diotenek deituta atera dira kalera, protestako bozeramaileetako batek azaldu duenez.

ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek babestu dute manifestazioa, eta bertan, "Barcina joan zaitez. Herriak erabaki dezala" bezalako leloak ikusi ahal izan dira.

Israel Gonzalez bozeramaileetako batek esan duenez, mobilizazioaren helburua "Yolanda Barcina Nafarroako Gobernutik ateratzea da, eta horrekin batera, UPNko talde osoa".

Ildo horretan, oposizioko taldeei Yolanda Barcina Gobernutik ez botatzeko aitzakiarik ez jartzeko esan diete.

Hori dela eta, oposizioko alderdi guztiei, Bilduk eta Aralarrek Barcinaren aurka aurkeztu duten zentsura mozioa babesteko eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea