Politika -

CAN auzia

'Tranpa' bat jarri ziotela berretsi du Cerverak epailearen aurrean

PPren diputatu ohiak hiru ordu baino gehiago eman ditu epailearen aurrean deklaratzen Nafarroako Kutxako auzia dela eta. Defentsa abokatuak esan duenez, pixkanaka frogatzen ari da Cerverak dioena.

Cervera goiz heldu da epaitegira. Irudia: EiTB
Cervera goiz heldu da epaitegira
Cervera epailearen aurrean, Asiaini ustez xantaia egiteagatik

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Cervera PPren diputatu ohiak Iruñeko Justizia Jauregian deklaratu du ostiral honetan Jose Antonio Asiain CANeko presidente ohiari, ustez, xantaia egiteagatik. Hiru ordu eta hamabost minutuz aritu da deklaratzen Fermin Otamendi epailearen aurrea, eta "tranpa" bat jarri ziotela berretsi du.

Sergio Gomez abokatuak saioaren amaieran esan duenez, pixkana frogatzen ari da Cerverari "tranpa" bat jarri ziotela. Halaber, frogak biltzen jarraitzen dutela adierazi du Alvaro Cerveraren abokatuak.

CANeko presidente ohiaren abokatuaren iritziz, irekitako ikerketa bidea zuzena da.

Cerverak 09:00etan zuen hitzordua Iruñeko 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegian Fermin Otamendi epailearen aurrean deklaratzeko. Otamendik CANeko presidente ohiari xantaia egitea leporatuta inputatu zuen Cervera abenduaren 14ean.

Gainera, Cerveraren hitzetan "oso tristea da" Caja Navarrarekin lotuta "gertatzen ari den guztia", baina adierazi du ez duela ez "orain, ez geroago" gai honen inguruan "gehiagorik" hitz egingo.

"Ez dut honen inguruan iritzirik eman behar, jarduera politikoa uztea erabaki dut, eta ez dut CANekin zerikusia duen edozertaz hitz egingo, ezta honekin lotuta dagoen politikarekin ere. Oso triste da gertatzen ari dena baina ez dut berriro horretaz hitz egingo", gaineratu du.

PPren diputatu ohiak esan duenez, "ez da erraza izan",  atxiloketaren ostean bizi izan duena, baina "maite nauten pertsonek babestuta nago eta ondo sentitzen nahiz". "Hau ez da erosoa, ez nuen uste egoera bat hain zaila izan zitekeenik maila psikologikoan, baina aurrera egiten saiatzen naiz".

 

Xantaia

Jose Antonio Asiain bankuaren presidente ohiak salatu zuenez, aurreko abenduaren 5ean maila bat jaso zuen, mehatxupean 25.000 euro ordaintzeko aginduarekin; egin ezean, CANetik berak eta bere semeak jasotzen ari ziren diruaren berri emango zuten esan zioten mezuan. Presidente ohiaren esanetan, "gezurra da" bere semeak dirua jasotzen ari zenik.

Cervera Guardia Zibilak atxilotu zuen, Ansoainen dirua jasotzera joan zenean. Berak, lehenengo momentutik, esan du "azpijoko" baten biktima izan dela; azaroaren 29an mezu bat jaso omen zuelako CANeko sekretupeko informazioarekin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea