Politika -

Gainsoldatak PPn

Euskadiko PPk dio Rajoyk ezin dituela etengabe azalpenak eman

Nabarmendu dutenez, alderdiko kontuak "guztiz publikoak" dira, eta barne kontu-ikuskapena egin dute.

Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB.
Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB.
Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Euskadiko PPko legebiltzarkideak baieztatu duenez, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eman behar zituen azalpenak eman ditu, eta, Barcenas auziaren harira, errenta aitorpenak aurkeztu dituela nabarmendu du. Hala, horrek ezin diola erantzun PPko diruzain ohiak dioen guztiari nabarmendu du Garridok.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, popularrak nabarmendu duenez, bere alderdiak Justiziarekin "elkarlanean dago eta jarraituko du". Hala, barne-ikuskapen bat egin dutela eta alderdiko kontuak "guztiz publikoak" direla adierazi du. "Dakigunez, pertsona batek PPren izena erabili du dirua biltzeko, eta pertsona hori da azalpenak eman behar dituena", esan du.

Horren harira, Barcenasek "frogak edo paperak baldin baditu, Justiziaren aurrean aurkeztu ditzala", salatu du, "ezin duguna da berak dioenaren arabera jokatu, gezurretan ari dela dakigulako eta deklarazioak aldatu dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea