Politika -

Guardia Zibilaren operazioa

'Atxilotuei egindako akusazioak gezurrak dira', esan du Herrirak

"Argi geratu da gizarteari gure aldarrikapenak aurkezteko dugun gaitasunak (Estatua) beldurtzen duela", plataformako zenbait kidek Baionan adierazi dutenez.

Plataformako zenbait kidek gogor kritikatu dute Guardia Zibilaren operazioa eta akusazioak. EFE
Plataformako zenbait kidek gogor kritikatu dute Guardia Zibilaren operazioa eta akusazioak. EFE
Plataformako zenbait kidek gogor kritikatu dute Guardia Zibilaren operazioa eta akusazioak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen mugimenduak "oso larritzat" jo du Guardia Zibilak aurreko astelehenean Auzitegi Nazionalak aginduta plataformaren kontra egindako operazioa eta, ziurtatu duenez, "Estatuaren ahultasuna" agerian utzi dute.

Gainera, atxilotuei egindako akusazioak, esaterako, banda armatu bateko kide izatea, terrorismoa goratzea eta diruz laguntzea, "gezurrak" dira.

Baionan egindako prentsaurreko batean plataformako zenbait kidek esan dutenez, operazio honetan "argi geratu da Estatu espainiarrak gatazkaren konponbidea oztopatu nahi duela" eta "gure aldarrikapenak euskal gizarteari aurkezteko dugun gaitasunak (Estatua) beldurtzen duela", gaineratu du.

"Argi geratu da gure aldarrikapenak euskal gizarteari aurkezteko dugun gaitasunak (Estatua) beldurtzen duela, horregatik izan da hain gogorra eta zuzena erasoa. Estatu espainiarraren ahultasunaren isla da".

Halaber, bozeramaileen iritzian, Herriraren kontrako operazioan "adierazpen askatasunaren eta elkarteak sortzeko eskubideak urratu dira", eta esan dute euren aldarrikapenak "argiak" direla, hau da, "presoen eta errefuxiatuen eskubideen defentsa". "Horregatik, ez diogu inolako sinesgarritasunik ematen gure kideei leporatu dietenari. Esaten duten guztia gezurra da", azpimarratu dute.

Hori dela eta, eta orain arte bezala "lanean jarraituko" dutela berretsi ostean, Herrirako kideek larunbatean Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea