Politika -

Epaia

Pedraza, Paroten ebazpenaren inguruan: 'Samina, izua eta lotsa'

AVTren presidenteak Estrasburgoko Auzitegiak ebazpena jakinarazi eta berehala egin ditu adierazpenok.

Erabakia irmoa da eta ezin zaio helegiterik aurkeztu. Irudia: EFE
Erabakia irmoa da eta ezin zaio helegiterik aurkeztu. Irudia: EFE
AVTk erabakia ez betetzeko eskatu dio Gobernuari

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (AVT) presidenteak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uzteko ebazpena zabaldu eta berehala samina, sufrimendua, izua eta lotsa sentitzen duela adierazi du, Twitterren sare sozialean.

"Samina. Sufrimendua. Ikara. Itxaropen eza. Lotsa. Pena. Ez dago hitz nahikorik sentitzen dudana adierazteko", idatzi du Interneten Pedrazak. AVTren kontuan, ordea, Estrasburgoko Epaitegiak "terroristen, bortxatzaileen, gaizkileen eta hiltzaileen" alde egin duela irakur daiteke.

Europako epaia irmoa da eta ezin zaio helegiterik aurkeztu; Ines del Rio ETAko kidea berehala askatzeko eskatzen du -16 aldeko boto eta kontrako boto batekin-. Ines del Rio 3.000 urte baino gehiagora zigortu zuten 23 hilketa egiteagatik.

Estrasburgoko Epaitegiak aho batez ebatzi du Espainiak Europako Giza Eskubideen Ituneko 5.1 artikulua urratu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Politika albisteak Presoak ETA albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak Estrasburgoko Auzitegia epaiak