Politika -

Auzitegi Nazionala

Santi Brouarden hilketa ikertzeko eskatu dio Amedok ANri

Aurkeztu duen idazkian azaltzen da GALeko kideak izan zirela medikuaren hilketaren egileak. Orain arte ez dute inoiz GALen hilketatzat hartu, horregatik ez du ANk ikertu.

Jose Amedo polizia ohia
Jose Amedo polizia ohia
Jose Amedo polizia ohia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Amedo polizia-komisario ohiak, Auzitegi Nazionalean aurkeztutako idazki batean oinarrituta, erakutsi du nork zuen "Santi Brouarden hilketaren erantzukizun intelektuala, atentatu horren egileek (Luis Morcillo Pinillos eta Rafael Lopez Ocaña) egindako adierazpenen arabera".

Zantzu horiek kontuan hartuta, Amedok Brouard auzia ikertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari "GALeko kideek egin dutelako".

Orain arte, Brouard auzia Bilboko 1 zenbakiko Instrukzio Auzitegiak ikertu izan du, inoiz ez dutelako GALen atentatutzat hartu.

Rafael Lopez Ocaña Brouarden hiltzailea izateagatik zigortu zuten, eta Luis Maria Morcillok Ana Isabel Gasca Bilboko Auzitegiko instrukzio-epailearen aurrean onartu zuen (aurtengo apirilean) atentatuaren egilea bera izan zela, baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak horregatik zigortu eta hamar urtera egin ditu adierazpenok, jakinda ezin dutela gertaera horiengatik berriro epaitu.

Amedo epaitu eta absolbitu zuten 2003an Santiago Brouard hiltzeagatik; baina Luis Morcillori egindako grabaketetan, Morcillok Donibane Lohitzunen 1894ko uztailaren 10ean (Behe Nafarroa) La Consolation tabernaren kontrako atentatuaren egilea -Rafael Lopez Ocañarekin batera- dela onartzen du. Atentatuan ETAko hiru kide zauritu zituzten, eta ekintza GALek aldarrikatu zuen.

"Horrek erakusten du Luis Morcillo eta Rafael Lopez Ocaña GALen kide zirela Santiago Brouard hil baino lau hilabete arinago", azpimarratu du Amedok.

Gainera, polizia ohiak iragarri duenez, deklaratzera deitzen dutenean, hori espero baitu, idazkian agertzen diren zantzu guztiak aurkeztuko dizkio Auzitegiari.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Espainia albisteak ETA Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur GAL