Politika -

Kongresuan

'Justizia unibertsala' murrizteko erreforma onartu du PPk

Hamabi auzi bertan behera geratuko dira: Jose Couso kamerariaren hilketa Iraken, Guatemala eta Ruandako hilketak, Tibeteko gatazkan izandakoak, AEBko Inteligentzia Agentzia Zentralaren hegaldiak...

Zabalik dauden 12 auzi bertan behera geldituko dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kongresuko osoko bilkurak justizia unibertsalaren erreforma onartu zuen atzo, PPko diputatuen botoekin. Ekimen honen bidez, Auzitegi Nazionalak ikertu behar zituen auzi ugari artxibatu beharko dira; besteak beste, Tibeteko gatazkan izandako eskubide urraketak.

Oposizio osoak ekimen honen aurka bozkatu zuen osoko bilkuran, baina aurrera atera zen, Alderdi Popularreko botoei esker. Hemendik aurrera, Espainiako epaileek ez dute aukerarik izango Estatutik kanpoko kontuak ikertzeko.

Guztira hamabi auzi bertan behera geratuko dira automatikoki; Jose Couso kamerariaren hilketa Iraken, Guatemala eta Ruandako hilketak, AEBko Inteligentzia Agentzia Zentralaren hegaldiak, Carmelo Soriaren hilketa eta Tibeteko gatazkan izandako eskubide urraketak, besteak beste.

Munduan edozein lekutan gertatu den delitua ikertu eta epaitzeko aukerari, beraz, ateak itxi dizkio Alderdi Popularrak. Uda aurretik jarri nahi du indarrean Espainiako Gobernuak aipatu erreforma.

Oposizioaren hitzetan, erreforma honekin Espainiako herritarren eskubideak "urratu" egiten ditu PPk, eta ekimena "Konstituzioaren aurkakoa" dela gaineratu dute. PPk adierazi duenez, nazioarteko auzi gehienek "artxibatuta" bukatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Justizia Unibertsala Espainia albisteak