Politika -

'Legalitatetik abiatuta'

EAJk eta PSEk autogobernua berritzeko lantaldea egitea adostu dute

Autogobernuaren "lorpenak" aztertuko dituzte eta, "legalitatetik abiatuta", "eguneratzeko" lanean hasiko dira, "ahalik eta adostasun handienarekin".

EAJ-PSE bilera. Argazkia: EITB
EAJ-PSE bilera. Argazkia: EITB
PSEk eta EAJk akordioa lortu dute autogobernuaren lantaldeari buruz

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk zuzenketa bat aurkezteko akordioa lortu du autogobernuaren "lorpenak" aztertzeko lantaldea sortzeko. "Legalitatetik abiatuta", autogobernua "eguneratzea" izango dute helburu gainera, "ahalik eta adostasun handienarekin".

Eusko Legebiltzarra estatus politiko berria aztertzeko lantaldeari buruz aritu aurretik lortu dute akordioa. EAJk legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen, eta oposizioko talde guztiek aldaketak proposatu zituzten. PSE-EEk, PPk eta UPyDk osoko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta EH Bilduk puntu bat eranstea proposatu zuen, erabakitzeko eskubideari buruzkoa.

Hainbat egunez bildu ostean, jeltzaleek eta sozialistek akordioa lortu dute, eta Eusko Legebiltzarrak autogobernuari buruzko lantalde bat sortzea erabaki du. "Bere lorpenak eta Estatutuaren garapena aztertzeko eta, legeak ematen dituen lanabesekin, eta ahalik eta adostasun handienarekin, Legebiltzarrean ordezkatuta dauden herritarren borondate politikoa berritzeko".

Horrela, EAJko eta PSE-EEko bozeramaileek, Joseba Egibarrek eta Jose Antonio Pastorrek, adostu dute talde parlamentario bakoitzeko hiru bozeramailek parte hartuko dutela, egutegia eta lan egiteko modua finkatzeko, "lantaldea sortu den helburuak lortzeko".

Gainera, "eboluzio eta analisi faseak saio ireki batzuetan egingo dute eta hainbat adituk hartuko dute parte. Talde parlamentarioek proposatzen dituzten txostenak ere aztertuko dituzte", gaineratu dute.

Foroaren formula irekia izango da eta beste lantalde batzuen moduan egingo omen dute lan. Hortaz, ez da presidenterik izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea