Politika -

Elkarrizketa EITBn

'M-11ko atentatuak Karatxin prestatu ziren, 2001. urtean'

Fernando Reinares adituaren hitzetan, atentatuen helburua "mendekua" izan zen, baina ez Espainiak Irak inbaditu zuelako, "gerra oraindik ez baitzen hasi".

Reinares: 'Irakeko gerra aitzakia bat besterik ez zen izan'

I.G. / A.Z.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-11ko atentatuak 2001. urtean, Karatxi hirian (Pakistan), prestatu zirela adierazi du gaur Fernando Reinares Elkano Institutuko nazioarteko terrorismoan adituak, EITBri eskainitako elkarrizketan.

Soziologoaren arabera, atentatu horien helburua “mendekua” bazen ere, ez zituzten egin Espainiak Irak inbaditu zuelako, “gerra oraindik ez baitzen hasi”.

“Irak aitzakia besterik ez zen izan, arrazoi nagusia islamiar taldeen aurka egindako polizia-operazioak izan ziren”, esan du Reinaresek.

Bestalde, Espainiak ez zituela mehatxuak “aintzat hartu” kritikatu du adituak. “Gizarteak ez zekien zein zen islamiar terrorismoaren arriskua”. Besteak beste, Fernando Reinaresek esan du gaiak ez zuela tokirik agintari politikoen agendan.

Atentatuen ondoren, inteligentzia zerbitzuen gaitasuna asko hobetu zela nabarmendu du soziologoak, “baita polizia ezberdinen arteko elkarlana ere, beste herrialde batzuekin kolaborazioa zabalduz”.

Azkenik, Reinaresek esan du aukera “gutxi” daudela mota horretako atentatu bat Espainian gertatzeko, baina “mehatxuak” ez direla desagertu azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea