Politika -

Bilboko alkatea

Areso: 'Azkuna ahul dago, baina burua ondo dauka'

"Fisikoki nahiko ahul dagoen arren, burua ondo dauka eta bere egoerak hobera egitea espero du", esan du Ibon Areso alkateordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "ahul" jarraitzen du baina "burua ondo" daukala adierazi du gaur Ibon Areso alkateordeak. Azkunaren osasun egoerak hobera egitea espero duela gaineratu du.

Bilboko alkatearen osasun egoerak ostiralean okerrera egin ondoren, Ibon Areso haren osasun egoeraz mintzatu da gaur kazetariekin. "Makal-makal" jarraitzen duen arren, Azkunaren egoerak hobera egitea espero duela nabarmendu du Aresok.

"Fisikoki oso ahul dago baina burua ondo dauka eta bere egoerak hobera egitea espero du", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna