Politika -

Elkarrizketa ETBn

'Hiri jatorra izatetik inteligentea izatera pasa behar du Bilbok'

Bilboko alkate berriak laguntza eskatu die bilbotarrei bere kudeaketa aurrera ateratzeko. Barkamena ere eskatu die aldez aurretik, hutsen bat eginez gero.

Ibon Areso. Efe.
Ibon Areso. Efe.
Ibon Areso, Bilboko eraldaketaren eragile eta lekuko

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegua sustatzea eta Bilbo "hiri jatorra izatetik inteligentea izatera" pasatzea dira Ibon Areso Bilboko alkatearen lehentasunak. Helburu horiek Aresok berak aipatu ditu ETBko albistegiei emandako elkarrizketan.

Alkate berriak, gainera, mezua igorri die bilbotar guztiei: "Laguntzeko eskatu nahi diet, ahal duten neurrian. Eta nik hanka sartuz gero, barkatzeko".

ETB Hoy saioari emandako elkarrizketan, berriz, Aresok Iñaki Azkuna izan du gogoan: "Iñakik bidea zein den adierazi digu". Horren harian, Aresoren iritziz Bilbo "aurrera doa; proiektua daukagu eta etorkizuna daukagu".

Bizkaiko hiriburuko alkateak onartu egin du kargu-hartzeak sentimendu kontrajarriak eragin dizkiola: "Iñakiren heriotzak sortutako traumaren eraginpean gaude oraindik. Alde batetik, ohorea da Bilboko alkatea izatea, baina nahiago nukeen legegintzaldia Iñakiren ondoan amaitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea