Politika -

Leon

Udaltzain bat ikertzen ari dira Carrascoren krimena dela eta

Leongo Aldundiko presidentea hiltzeko ustez erabili zen arma entregatu zuen emakumea da, hain zuzen ere.

Carrascoren hilketa ikertzen ari diren poliziak. Argazkia: Efe
Carrascoren hilketa ikertzen ari diren poliziak.
Isabel Carrasco hiltzeko erabili zuten pistola agertu da

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Leongo udaltzain bat ikertzen ari da Isabel Carrasco Aldundiko presidentearen hilketan zerikusirik ote duen argitzeko. Emakume hori izan da, hain zuzen ere, Carrascoren hilketan ustez erabili zen arma bart komisariara eraman zuena.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, emakumeak esan du Montserrat Triana 35 urteko atxilotuak eman ziola arma, gutun-azal batean sartuta, Carrascoren hilketa gertatu eta denbora gutxira.

Hala ere, beste iturri batzuen arabera, andreak adierazi du susmagarri nagusiaren alaba den eta laguna duen Montserrat Trianak utzi zuela arma bere kotxean, baina ez zuela atzo arte ikusi. Poliziak ez du haren bertsioa sinistu eta atxilotu egin du. Orain, Carrascoren hilketan izan dezakeen inplikazioa aztertzen ari da Polizia.

Parafina frogen (armarekin tiro egin duenaren eskuetan dauden bolbora arrastoak aztertzen dituzte) arabera, ordea, Maria Montserrat Gonzalez 55 urteko emakumea izan zen tiro egin zuena.

Serieko zenbakiak ezabatuta dituen Taurus markako errebolberra

Leongo Diputazioko presidentea hiltzeko, ustez, erabili zuten arma Taurus markako errebolberra da, serieko zenbakiak ezabatuta eta hiru kartutxo falta dituena, ikerketako iturrien arabera. Serieko zenbakiak ezabatzea armaren jatorria ez antzemateko erabiltzen den ohiko prozedura da. Aipaturiko errebolberra ez da Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak erabiltzen dutena, horien arauzko arma HK USP Compact modeloko 9 kalibreko pistola baita.

Bestalde, Poliziak bigarren pistola bat aurkitu du Montserrat Triana Martinez de Gonzalezen etxebizitzan.

atxilotuetako horien senar eta aitak, Pablo Antonio Martinez inspektore buruak, kargua utzi du.

Astorgako inspektore buruak, atxilotutako biren senar eta aitak, kargua utzi du

Pablo Antonio Martinez Garcia Astorgako inspektore buruak, atxilotutako biren senar eta aita denak, kargua utzi du.

Polizia iturriek azaldu dutenez, inspektore buruak berak eskatu du kargua uztea, izan ere, Isabel Carrascoren hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzten bi emakumeak, haren emaztea eta alaba dira.

Inspektorea kargutik kendu dute, eta oraindik ez dute zehaztu zein izango den bere eginkizun berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Delituak Espainia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa