Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dagok 50.000 lagun baino gehiagoren babesa lortu du jada

Antolatzaileek azaldu dute kilometro bakoitzeko 400-500 pertsona behar dituztela eta jada helburu hori bete dutela. Alabaina, "egunero atxikimendu berriak ditugu", erantsi dute.

Gure Esku Dago ekimenak Urbian egindako giza katea.
Gure Esku Dago ekimenak Urbian egindako giza katea.
Gure Esku Dago ekimenak Urbian egindako giza katea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea osatzeko adina lagun lortu ditu jada Gure Esku Dago ekimenak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbideak 123 kilometro izango ditu eta kilometro bakoitzeko gutxienez 400-500 pertsona behar dira. Beraz, dagoeneko 50.000 lagun baino gehiagoren babesa lortu dute. Nolanahi ere, kopuruak gora egingo duela iragarri dute, "egunero atxikimendu berriak jasotzen ditugulako".

Hala adierazi dute giza katearen antolatze lanetan ari diren Josu Herrerok, Mikel Lizarribak, Sergio Regueirok eta Ainhoa Mendibilek.

Antolatzaileek azpimarratu dute Gure Esku Dago "sentsibilitate ezberdinetako pertsonak, 16 eta 70 urte bitarteko pertsonak nahiz Euskal Herritik kanpoko pertsonak" elkarlanean biltzeko gai izan den ekimena dela.

Giza katea 12:00etan abiatuko da Durangon eta 12:30etan iritsiko da Iruñera. Ordu erdi horretan, 123 kilometroko ibilbidea, zirkulazioari itxita izango da.

Garraio publikoa

Hiri eta herri ezberdinetatik 700 autobus baino gehiago abiatuko dira, eta antolatzaileek autobus horiek erabiltzeko deia egin diete giza katean parte hartuko duten herritarrei. Era berean, bakoitzari egokitu zaion kilometrora joatea ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Horrez gain, ekainaren 8an garraio publikoak indartzeko erakunde ezberdinekin harremanetan daudela jakinarazi dute. Renfek, esaterako, Irun-Zumarraga trenbideko zerbitzua indartuko du eta litekeena da Euskotrenek gauza bera egitea Bilbo-Ermua ibilbidean.

Bestalde, 2.500 lagun arituko dira boluntario lanetan ekimena behar bezala gauzatzea bermatuta egoteko.

Ordutegiak

Goizeko 10:00etarako parte-hartzaile bakoitza egokitu zaion kilometroan egon beharko da. 10:00etatik 11:15etara animazio ekitaldiak antolatu dituzte eta jai-giroa nagusituko da. 11:15etan giza katea antolatzen hasiko dira, 12:00etan puntuan Durangon abiatzeko. 14:00etatik aurrera ekimen ugari antolatu dituzte zenbait herritan.

Giza katearen irudi osatua izateko, hamar motoz eta bi helikopteroz osatutako dispositiboa ere izango dute.

Ekimena herritarrek atxikimendua ematerakoan egindako ekarpen ekonomikoarekin finantzatu da.

Amaitzeko, eta kazetarien galderei erantzunez, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Diputazioaren aurka jarritako salaketaren harira ezer esateko ez dutela adierazi dute. "Hori Urquijoren eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko arazoa da", erantsi du Mendibilek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku gaur