Politika -

Ekimen soziala

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna onartu dute

1.200 pertsonak hartu dute parte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abian jarritako 112 prozesuetan,  "gizartearen gehiengoaren nahiak eta helburuak uztartzeko".

Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren bultzatzaileak. EiTB.
Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren bultzatzaileak. EiTB.
Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren bultzatzaileak. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait sindikatuk eta erakunde sozialek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna onartu dute Bilbon. Aurkezpen ofiziala ekainaren 14an egingo dute, Bizkaiko hiriburuan bertan.

LAB sindikatuak ohar baten bidez azaldu duenez, prozesuak urtebete iraun du, lehen bilera 2013ko maiatzaren 25ean egin baitzuten, Eibarren. Egun hartan, azken urteetan "beste eredu sozial eta ekonomiko baten alde" lanean ibilitako sindikatuek eta erakunde sozialek argi utzi nahi izan zuten "prozesu berriztatzaile honen garrantzia".

"Gutuna osotasunean onartuta, aurretik jarritako helburu guztiak bete direla azpimarratu nahi dugu. Azken urtean jorratutako prozesu horizontal eta parte-hartzaileak argi uzten du gutuna ezberdina dela", azpimarratu dute.

LABen ustez, eta emaitzak alde batera utzita, egindako bideak "kutsu berriztatzailea eman dio esperientzia politiko honi". Guztira, 1.200 bat pertsonak hartu dute parte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatutako 113 prozesuetan.

Testuinguru horretan, orain "gizartearen gehiengoaren nahiak eta helburuak uztartu nahi dituen ekimena gizarteratzeko lanean" arituko direla azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea