Politika -

Espetxeak

Iñigo Urkulluk Zaballako kartzela bisitatu du

Espetxeko hezitzaileek lehendakaria gonbidatu dute. Lehendakari batek kartzela batera egiten duen aurreneko bisita izan da. Angel Yustek eta Carlos Urquijok lagundu diote Jaurlaritzako buruari.

Zaballako espetxea. Artxiboko irudia: EiTB
Zaballako espetxea. Artxiboko irudia: EiTB
Zaballako espetxea. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Zaballako (Araba) espetxea bisitatu du gaur, kartzelako hezitzaileek gonbidatuta, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua izan du lagun lehendakariak bisitan. Bi buruzagiek bi ordu eta erdi eman dituzte espetxean.

Lehendakari batek kartzela batera egiten duen aurreneko bisita izan da. Angel Yuste Espetxeetako idazkari nagusiak eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak hartu dute Urkullu kartzelan. Espetxeko sukaldeak eta tailerrak bisitatu ostean, bertatik bertara ikusi dute birgizarteratze programak nola aplikatzen diren.

Terrorismo kasuetan birgizarteratze programekin batera presoek "egindako kaltea onartu" behar dutela esan du lehendakariak: "Frantzian epaitu dituzten azken kideek egindako adierazpenak garrantzitsuak dira; egindako kaltea onartzera animatzen ditut".

Horren harian, 'Langraiz bidea' bultzatzeko eskatu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak espetxeetako eskumena izango balu normalizazioaren bidea azkarragoa izango litzatekeela gaineratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Arabako albisteak