Politika -

Uribetxebarria auzia

Uribetxebarria aske utzi du Auzitegi Konstituzionalak

Duen minbizia kontuan hartuta, etxean giltzapetuta izateko neurria gehiegizkoa dela eta beharrezkoa ez dela iritzita hartu du erabakia. Horren aurrean, ''amorrua eta haserrea'' plazaratu du AVTk.

Josu Uribetxebarria. Artxiboko irudia. EiTB
Josu Uribetxebarria
Josu Uribetxebarria. Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarria ETAko presoa baldintzapean aske utzi du. Uribetxebarria etxean giltzapetuta dago apirilaren 3tik, 1986an guardia zibil bat hiltzea leporatuta, eta neurri hori gehiegizkoa dela eta beharrezkoa ez dela iritzi dio auzitegiak.

Era horretan, Zigor Arloko bigarren sekzioak indargabetu egin du Ismael Moreno epaileak agindutako behin-behineko kartzelaldiaren autoa. Azken auto horrek gaixotasunagatik 2012an presoari eman zioten baldintzapeko askatasuna balio gabe utzi zuen, 1986ko ekainaren 8an Arrasaten Antonio Ramos hil zuten tiroak Uribetxebarriak jaurti zituela egotzita.

Ebazpenean, auzitegiak esan duenez, Uritxeberriaren osasunaren gaineko txosten medikuek gaixoa kartzelan sartzeko "desegokitasuna" argi eta garbi erakusten dute. Eta etxean giltzapetuta edukitzea, beharrezkoa ez izateaz gainera, gehiegizkoa ere badela iritzi diote, egoera pertsonalengatik.

Ez da ihes egiteko arriskurik, autoaren arabera

Auzitegiarentzat, ihes egiteko arriskurik ez egoteaz gain, Uribetxebarria baldintzapean aske utzi zutenean 30 urteko zigor maximoa betetzen ari zen, hainbat delitugatik, besteak beste, Jorge Ortega Lara kartzelako funtzionarioaren bahiketa.

Defentsaren argumentuak entzun ditu, gertaera berriengatik zigortuz gero, betetzen ari den 30 urteko zigorra “handitu ahal izango ez litzatekeelako”.

Magistratuek errefusatu egin dute Antonio Ramos guardia zibilaren hilketarekin zerikusia duten gertaerak preskribatu duten ala ez ebaluatzea. Baina dagoen jurisprudentzia ezberdina aztertzen ari dira.

Uribetxeberriak eskumuturrekoa eramatearen errefusapena

Duela gutxi, Ismael Moreno epaileak Josu Uribetxeberria presoari eskumuturreko telematiko bat jartzea baztertu du.

Ertzaintzak proposatu zuen, "kalte mediatikoa" ekiditeko, beti etxeko atarian Polizia duelako. Moreno epaileak erabakia hartu zuen, Ertzaintzaren zaintzak ez duela "inguruan kalterik ekarri" esanda, ezta "bere egoerak txarrera egiteko arriskurik" dagoenik ere.

''Amorrua eta haserrea'' plazaratu du AVTk

AVT Terrorismoaren Biktimen elkarteak ''amorrua eta haserrea'' agertu du erabakia jakin ostean. Ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Nazionalak terrorista bati emandako ''beste kontzesio'' bat da, eta horrek agerian uzten du epaileek lehentasuna ematen diotela ''hiltzaile baten erosotasun eta lasaitasunari''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Konstituzionala