Politika -

Ikerketa Batzordea

Epsiloni buruzko txostena 'partziala' dela esan du Tapiak

Hiriko proiektuaren bi patente liberatu egin dituztela iragarri du, baina "ezertarako balio ez dutela" gaineratuta. Halaber, teknologiarik "galdu ala saldu" izana ukatu du.

Arantza Tapia, Jaurlaritzako Ekonomia sailburua. Efe.
Arantza Tapia, Jaurlaritzako Ekonomia sailburua. Efe.
Ikerketa batzordearen konklusioak bere horretan onartu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmelo Barrio Epsilon eta Hiriko Ikerketa Batzordeko presidenteak egindako txostena "partziala" dela adierazi du Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak. Tapiaren iritziz, txostena Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluak egindakoaz bakarrik ari da, eta Kontseiluak "egin beharrekoak egin zituan", eta ez ditu proiektuek Madrileko Gobernutik jasotako diru-laguntzak aipatzen.

Gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Tapiak esan du Kontseilua zuzen aritu zela "laguntzak emateko garaian, ikuspegi administratibotik begiratura". Gainera, jarduera Kontu Publikoen Euskal Tribunalaren "bermea" zuela esan du. "Horri dagokionez, ez dago arazorik", azpimarratu du.

Tapia bera Kontseiluko kide zela eta horren inguruan galdetu diotenean, proiektua "estrategikoa" zela ondorioztatu zen bilerako aktak dioena aipatu du: "ni bilera horretan ez nintzela egon", eta bere ordezkaritza Ana Agirre presidenteari eman ziola azaldu du.

"Irregulartasunik ez"

Sailburuaren ustez, diru-laguntzen inguruko erabakia txosten teknikoetan oinarrituta hartu eta laguntzak Kontu Publikoen Tribunalak "irregulartasunik eta jarduera okerrik antzeman gabe" eman zirela da gauzarik "garrantzitsuena".

Bestalde, eta Hirikoren patenteen etorkizunari dagokionez, bi patente liberatu dituztela azaldu du, baina ez dutela "ezertarako" balio, beste patente batzuek "gainditu" egin dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea