Politika -

Hondarribiko alardea

Jaizkibel Konpainiak Urkulluri eskaini dio alardean banderadun izatea

Alardea berdintasunean bizitzearen alde dagoen Jaizkibel Konpainiak Eusko Jaurlaritzari eskaini dio irailaren 8an Hondarribian egingo de alardean banderadun izatea.

Hondarribiko alardea 2013. Foto: EFE
Hondarribiko alardea 2013.
Hondarribiko alardea 2013. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urte beteko ditu aurten Jaizkibel Konpainiak, Alardean berdintasuna aldarrikatzen duen konpainiak, alegia. Hori dela eta, Jaizkibel Konpainiak erakunde batzuei esker ona adierazi nahi izan die, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Diputazioari. "Gustatuko litzaiguke zerrenda labur horretan udalaren izena gehitzea baina, zoritxarrez, udalak nahiago izan du alardea pribatizatu berdintasunaren alde egin baino", adierazi du konpainiak agiri batean.

Hori dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariari eskaini dio aurtengo Alardean konpainiaren bandera eramateko aukera. "Jakin badakigu lehendakaria lanpetua egongo dela, baina agian Kultur eta Hezkuntza sailburua den Cristina Uriarte hondarribiarra prest egongo litzateke gure bandera eramateko, Alarde pribatuaren jabe den fundazioari bere babesa publikoki eskaini ondoren", gaineratu du konpainiak.

"Kulturaren arduradun den aldetik, agian ez dio inork esan berak babestu duen fundazioak ez zuela Eusko Jaurlaritzarengandik legeztapena lortu, hain zuzen gure agintarien ustetan fundazio horren helburua berdintasunari kontra egitea zelako. Nafarroara jo behar izan zuen Alarde Fundazioak hemen ukatu zioten legeztatzearen bila" esan du tonu ironikoan Jaizkibel konpainiak.

Amaitu du esanez "ea guztion artean askorentzat plastiko beltzen hiria den hau berdintasunaren hiria bilakatzen dugun".

Aratekoak errespetua eskatu du

Iñigo Lamarka Arartekoak Irungo eta Hondarribiako alarde mistoak errespetatzeko deia egin du, emakumeek eta gizonek “berdintasunean” alardean parte har dezaten. Hori dela eta, bi herrietako alkateei babesa eskatu die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Hondarribia albisteak Gizartea bideoak Jaiak Hondarribiko alardea albisteak