Politika -

Guardia Zibilaren txostena

Matasek diru kopuru handiak bidali zituen paradisu fiskaletara

Guardia Zibilak azpimarratu duenez, izen-mailegatzaile eta gizarte-sareen bidez egiten zituen diru eragiketak.

Matasek diru kopuru handiak bidali zituen paradisu fiskaletara. Artxiboko irudia
Matasek diru kopuru handiak bidali zituen paradisu fiskaletara
Matasek diru kopuru handiak bidali zituen paradisu fiskaletara. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren txosten batek jakitera eman duenez, Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohiak dirutzak bidali zituen atzerrira, Autonomia Erkidegoko agintari zela. Haren azken agintaldian (2003-2004)  eskuratutako obra publikotik jasotakoa dirua zen, tartean, Palma Arena belodromotik jasotakoa.

Txostenak dio ministro ohia enpresa ezberdinei era irregularrean egindako emateetatik zetozen funtzionario-eroskerien jabe egin zela eta, ondoren, diru kopuru hori paradisu fiskaletara eta hirugarren herrialdetara desbideratu zuela.

"Ziur asko" izen-mailegatzaile eta gizarte-sareen bidez egiten zituen diru eragiketa horiek, Guardia Zibilaren txostenaren arabera, izan ere, 2007ko hauteskunde autonomikoen ostean, Matasek haren egoitza Estatu Batuetan finkatu zuen, eta Amerikako finantza-sare eta bankuen bitartez hainbat transakzio egin zituen.

Gainera, Guardia Zibilak Matas eta Maite Areal, haren emaztearen ondarearen gorakada nabarmendu nahi izan du. Izan ere, "justiziaren aurrean diru hori ez da aitortu", eta, bikotearen kargua eta diru-sarrerak kontuan izanda, "guztiz bateraezinak" direla azpimarratu du.

Txostenaren ondorioz, Matasek AEBn zuen dirutzaren inguruko informazioa lortu da, eta lau urtetan sekretupean egon ostean, Castro epaileak astelehen honetan argitara eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea