Politika -

Kataluniako prozesua

Aste erabakigarria Katalunian: kontsulta egin ala ez erabakiko dute

Kontsultaren aldeko herri mugimenduek galdeketaren aldeko kanpaina egiten jarraitu dute. Generalitateak aste honetan erabakiko du kontsultarekin jarraitu ala bertan behera utzi.

Aste erabakigarria da hau Kataluniako galdeketarako

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 9an kontsulta egingo den ala ez erabakitzeko aste erabakigarria da Katalunian. Generalitateak urriaren 15ean jarri zuen epemuga galdeketa egingo duen erabakitzeko, aste honetako asteazkenean.

Era berean, kontsultaren aldeko herri mugimenduek bozketaren aldeko kanpaina egiten jarraitu dute asteburuan zehar. Besteak beste, atzo, Tarragonako Pobleu del Delta herriko hainbat etxe horiz margotu zituzten.

Francesc Homs Generalitateko bozeramailearen hitzek (kontsulta egin ala ez aste honetan erabakiko dutela esan zuen) tentsioa sortu zuten iragan astean kontsultaren aldeko taldeen artean.

Esquerra Republicana de Catalunyari (ERC) ez zitzaion batere gustatu Generalitatearen ahotik entzundakoa. Hala ere, atzo bertan, Oriol Junqueras (ERCko presidentea) ziur agertu zen batuta jarraituko dutela, azaroaren 9an bozkatzeko.

Bien bitartean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur egingo du bilera. Kataluniako konstituzioa idatzi zuen epaileari, Santiago Vidali, zein zigor jarriko dion erabakiko du. Apiriletik, hamar bat epaile ari dira zeregin horretan, eta Botere judizialak arau-hausterik dagoen erabakiko du.

Kargua betetzeko gaitasunik gabe uztea aurreikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur