Politika -

A9-aren ostean

Rajoy:'Masek ez du Katalunia osoaren izenean hitz egiteko eskubiderik'

Espainiako Gobernuko presidenteak Bartzelonan egin ditu adierazpenak, azaroaren 9ko parte-hartze prozesua izan zenetik Kataluniara egindako lehen bisitan.

Katalunian da Rajoy, baina mezuan ez da gerturatzerik izan

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi duenez, Artur Mas Generalitateko presidenteak ez dauka ?Katalunia osoaren izenean? hitz egiteko eskubiderik eta ?hiru kataluniarretik bi alde batera utzi? dituela leporatu dio.

Rajoyk Kataluniak sorrarazten dion kezka aipatu du Bartzelonan ikusmin handia sortu duen hitzaldian; gainera, Kataluniako PPk egindako lana goraipatu du, A9az geroztik Kataluniara egindako lehenengo bisitan.

Gainera, presidente espainiarrak ?inorako bidaia? sustatzea egotzi dio Masi, 18 hilabetetan independentzia adierazteko planarekin, plebiszitu-hauteskundeak eginda. Gainera, hitz egiteko prestutasuna agertu du, baina ez dago prest Espainiaren batasuna negoziatzeko.

Rajoyk errespetua eskatu du Kataluniarentzat ezin baitaiteke izan ?zerrenda bakarreko herrialdea?, eta aurrez aurre jarri ditu burujabetzaren aldeko eztabaidan antzemandako egonkortasun falta, eta finantzak eta herritarren interesak -pentsatzen dutena gorabehera- mantentzeko konpromisoa.

?Katalunia ezagutzen dut, badakit zer gertatzen den, axola dit, kezkatzen nau eta kataluniarren arazoez arduratzen naiz?, esan du Rajoyk, PPko militanteen txalo artean.

Era berean, Rajoyk gogorarazi duenez, Moncloan dagoenetik 16 bisita egin ditu Katalunian, eta 117 PPren presidentea izendatu zutenetik. Gainera, Alicia Sanchez Camacho PPCren presidenteari ?kataluniarren gehiengo zabal? baten ideiak defendatzeagatik, ?besteek izan ez duten ausardiarekin?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Alderdi Popularra Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma