Politika -

Adierazpenak

Jonan Fernandez: 'ETAk baloratu behar du solaskide bat nahi duen'

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak azken egunetan egindako proposamenaren desarmea "azkarra, bideragarria eta eraginkorra" da.

Jonan Fernandez. Argazkia: EFE.
Jonan Fernandez. Argazkia: EFE.
Jonan Fernandez. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan du ETAk "baloratu" behar duela "mahaiaren beste aldean solaskide bat nahi duen ala ez; Hitzeman edo desarmearen hau bezalako elkarrizketarako proposamenak ez badituzte onartzen, argi dago aulkia hutsik egongo dela, mahaiaren beste aldean", azaldu du Fernandezek. Bere iritziz, Eusko Jaurlaritzak azken egunetan egindako proposamenaren desarmea "azkarra, bideragarria eta eraginkorra" da.

Noticias Taldeak igande honetan zabaldutako elkarrizketa batean, Jonan Fernandezek desarmearen gaineko proposamen horretaz hitz egin du: "Zaila da ulertzea elkarrizketaren aukera aurreikusten ez duen gaitzespena", esan du. Bere esanetan, bakea eta bizikidetzari dagozkien Eusko Jaurlaritza aurkezten ari den proposamenak "zehatzak, konprometituak eta argiak" dira.

Fernandezek azaldu du zergatik zabaldu zuten desarmearen proposamena Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bere agiria hedatu eta berehala: "Egiaztatzaileen balantzea benetan eskasa zen; nolabait, amaiera zen, urte baten buruan eta otsailean egindakoaren ostean. Otsailekoak zalantzak sortu zituen eta balantze honek sentsazio hori indartu ahal zuen. Eusko Jaurlaritzak argi utzi nahi izan zuen, argi eta irmotasunez, desarmerako benetako aukera dagoela. Eta hau zen unea", nabarmendu du.

"Errespetua" eta "babesa", egiaztatzaileen lanarekiko

Zuzendariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak egiaztatzaileen lana "errespetatzen eta babesten" duela, baina zehaztu du, halaber, ez daudela ados "edukirik ez duten parte-hartze mediatikoekin; aurten horietako batzuk izan dira".

Jonan Fernandezek elkarrizketan azpimarratu duenez, Iñigo Urkulluk zuzentzen duen gobernu taldeak espero zuen "urtea amaitu aurretik, urratsen bat argiagoa eta serioagoa. Baina ulertu behar da gutxienekoa egutegi bat ezagutzea izango litzatekeela", azaldu du. Aipatutako egutegi hori eskaintzeko, ohartarazi duenez, "arazo bakarra" konpromisoa hartzea da, "besterik ez".

Azkenik, galdetu diotenean posible den denbora pasatzen uztea, Estatuan beste Gobernu bat egon arte, Jonan Fernandezek onartu du aukera horrek "kezkatzen" dituela: "Horrelako analisiak beti ausartegiak izateaz gain, nire iritziz urtebete eta erdi galtzen da, eta gizartea aurrera doa. Pausuak eman behar dira, etengabe", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA