Politika -

Auzitegi Gorena

Gorka Martinez, Iurretako lehergailuaren atentatutik absolbituta

Gorenak uste du Poliziaren aurrean egindako adierazpenak ez duela baliorik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Gorka Martinez, 2003an Iurretako (Bizkaia) estazio elektrikoaren kontra lehergailuz egindako atentatutik.

Auzitegi Gorenaren arabera, komisarian egindako adierazpenak —"galdeketa-testuinguru" bat baita— ezin dira kargu-proba gisa erabili, epaile baten aurrean berresten ez badira. Horren harian, Gorenak dio "polizia eremuetan egin ohi diren izapide batzuetan dagoen ingurunearen presio eta hertsadura mailak zerikusi gutxi duela auzitegiaren esparruan egon ohi diren bermeekin".

2014ko ekainean bi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Martinezi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Atentatuak bideoak ETA Epaiketak bideoak Albisteak Gaur Albisteak Durangaldea albisteak Iurreta albisteak