Politika -

Madril

Esperanza Aguirreren zirkulazio gertakariaren auzia artxibatu dute

Epailearen arabera, ezin da frogatu Aguirrek desobedientzia delitua egin zuela, ezta polizia bat autoarekin zauritu zuela ere.

Esperanza Aguirre. EFE
Esperanza Aguirre.
Esperanza Aguirre. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak artxibatu egin ditu Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidenteak izan zuen zirkulazio gertakariari buruzko izapideak, agenteei menik egin ez ziela eta ondoren horietako bat autoarekin zauritu zuela frogatu ezin daitekeela argudiatuta.

Epailearen ustez, salaketa jarri zuen poliziaren testigantza eta Aguirrerena erabat kontrajarriak dira, baina azken horrek esandakoak “indar gehiago” duela. Ildo horretan, polizien sinesgarritasuna zalantzan jarri du.

Epaia, baina, ez da irmoa eta salatzaileak errekurtsoa jartzeko aukera izango du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea