Politika -

Leongo Diputazioa

Behin-behinean aske, Isabel Carrascoren hilketan nahasitako udaltzaina

Leongo Auzitegiak fidantzapeko askatasuna agindu du Raquel Gagorentzat, Isabel Carrascoren hilketarekin zerikusia duelakoan inputatuta dagoen Leongo udaltzainarentzat.

Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente ohia tiroz hil zuten. Artxiboko irudia: EiTB
Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente ohia tiroz hil zuten. Artxiboko irudia: EiTB
Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente ohia tiroz hil zuten. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leongo Probintzia Auzitegiak Raquel Gago Leongo udaltzaina 10.000 euroko fidantzapean aske uztea agindu du. Aipaturiko udaltzaina inputatuta dago Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente ohiaren hilketarekin zerikusia duelakoan.

Raquel Gagok Sonia Gonzalez Leongo 4. Instrukzio Epaitegiko epailearen aurrean deklaratu zuen atzo. Aurrez, epaileak hiru aldiz bota du atzera Fermin Guerrero defentsaren abokatuak Raquel Gago behin-behinean aske uzteko egindako eskaria.

Udaltzaina maiatzaren 16tik dago espetxean. Errugabea dela esan du beti, eta, epailearen aurrean adierazi duenez, "ordu asko" igaro ziren hilketan erabilitako arma bere autoan aurkitu zuen arte, eta denbora horretan botatzeko aukera izan zuela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea