Politika -

Isabel Carrascoren hilketa

Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra inplikatutako udaltzainarentzat

Emakumezkoak hilketan erabilitako arma astearte gauean entregatu zuen Polizia-etxean, autoan aurkitu zuela esanda.

Raquel Gago, Poliziaren furgoian. EFE
Raquel Gago
Carrascoren hilketan inputatuta dagoen emakumea espetxeratu dute

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leongo 4 zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak fidantzarik gabeko kartzela-zigorra ezarri dio Raquel Gago udaltzainari (41 urte ditu), Gago Isabel Carrasco Leongo diputazioko presidentea hiltzeagatik inputatutako hirugarren pertsona da. Beste biak, María Montserrat Gonzalez Fernandez, 55 urtekoa, eta haren alaba, Montserrat Triana Martinez Gonzalez, 35ekoa, kartzelan daude.

Gagok hilketan erabilitako arma Polizia-etxean entregatu zuen astearte gauean, bere autoan aurkitu zuela eta ondoren hilketan ustez parte hartu zuen emakume gazteena laguna zuela eta hari utzi ziola esanda.

Epaileak gizahilketa delitua leporatu dio, agintarien aurkako atentatua eta debekatuta armak izatea, beste bi inputatuei ezarritako zigor berberak.

Atxilotua Mansilla de las Mulaseko espetxera eraman dute, hiriburutik oso gertu, inputatutako beste bi pertsonak dauden tokira.

Deklarazioan esan duenez, hilketa gertatu eta gutxira, lagunak eta berak elkar aurkitu zuten kalean.

Ikerketa iturriek Eferi azaldu dietenez, epaileak kartzelara bidaltzea erabaki du, deklarazioan "zentzugabekeria" asko izan direlako, eta ez duelako justifikatzen jakin arma nola iritsi zen beregana, ezta zergatik iraun zuen 30 ordu Polizia-etxera eramaten.

Halaber, agente honek Polizia Nazionalean Montserrat Triana Martinez Gonzalez (laguntasun handia du harekin) aurkitu zuela esan zuen, krimenaren denbora bitartean, asteleheneko 17:18an egin zen, eta atxiloketa 18:00etan izan zen. Nahiz eta atxilotu zutela jakin eta zergatik, ez zuen horren berri eman.

17 urtez Leongo Udaltzaingoan

Raquel Gagok 17 urte zeramatzan Leongo Udaltzaingoan zerbitzua ematen, egun, auzoen zerbitzuan dago. Astearte gauean aurkeztu zuen arma eta krimenean atxilotutako gaztearen autoan aurkitu zuela adierazi zuen.

Leongo Udalak agenteari diziplina espedientea irekitzea erabaki du. Agenteak bi hilabete emango ditu lanik eta soldatarik gabe.

Isabel Carrasco astelehenean, maiatzak 12, hil zuten tiroz. Handik gutxira 55 urteko emakumea eta haren alaba atxilotu zituzten. Biak kartzelan dira epailearen aurrean deklaratu ostean. Sumarioa sekretupean dago.

Bi gazte inputatu dituzte, sare sozialetan esandakoengatik

19 urteko bi gazte inputatu egin dituzte, sare sozialetan Isabel Carrascoren hilketaren inguruan zenbait komentario egiteagatik.

Lehena ostegunean atxilotu zuten eta aske geratu da hilketa delituak goratzea leporatuta.

Bigarrenari, aldiz, Leongo Diputazioko presidentearen kontra irainez betetako bideoak Interneten jartzea leporatu diote. Horrez gain, ustelkeritan aritutako politikariak hiltzea justifikatzen zuen.

Inputatutako agentearen deiak jaso zituzten bi poliziek deklaratu dute

Raque Lago kidearen deia jaso zuten bi poliziek deklaratu dute azken orduetan Polizia-etxean, agentearekin izandako hizketaldien nondik norakoak argitzeko.

Ikerketa iturrien jakitera eman dutenez, bi agenteek inputatutako poliziarekin krimenaren arratsaldean hitz egin zutela onartu dute, eta hari ikerketari buruzko interesa erakutsi zuela gaineratu dute.

Ikerketak hiru inputatuen mugikorretako deiak miatu ditu, eta Raquel Lago krimena izan zen arratsaldean kide horiekin harremanetan jarri zela ikusi du, maiatzaren 12an.

Gobernuak mehatxuak jarraitzeko legea indartzea aztertuko du

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, Gobernuak irainak, mehatxuak eta hilketak goraipatzea jarraitzeko Zigor Kodea indartzea "egokia" den aztertuko du, nahiz eta delitu horientzako "Espainiako legeak gaur egun erantzun bat" ematen duen.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, presidenteordeak jarrera mota horiek jarraitzea indartzeko aukerari buruzko lau galderari erantzun dio, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentea hil ostean sare sozialetan argitaratu diren irain, mehatxu eta esaldien harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak azken ordukoa Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Krimenak azken ordukoa