Politika -

Ekitaldia Nafarroan

Gatazkak hauteskundekeria egiteko ez erabiltzea eskatu du Errejonek

“Aski da, nafarren erabakia ezin da trukerako erabili”, esan du Podemos alderdiaren bigarrenak.

Errejon, aste honetan egindako ekitaldi batean. Irudia:EFE
Errejon, aste honetan egindako ekitaldi batean. Irudia:EFE
Nafarrak euren etorkizunaren jabe izango dira, Errejonen ustez

0:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Errejon Podemoseko Komunikazio eta Estrategia Politikoko idazkariaren esanetan, “demokrazian izateko ezin da beldurtuta bizi”, hori dela eta, “zenbait lurralderekin, gatazkarekin eta minekin hauteskundekeria egiteko eta beldurra eragiteko” erabiltzeari uztea eskatu du gaur, larunbata, Iruñean.

“Aski da, nafarren erabakia ezin da trukerako erabili”, esan du Podemos alderdiaren bigarrenak. Gainera, gaineratu duenez, inork ez du Foru Gobernutik mafia kanporatuko duen” estrategia, Gobernua herritarrei itzuliko diena, baldintzatuko.

Errejonek ‘Nafarroak Ahal du’ Joan Boschek Alderdiaren idazkaritza nagusira heltzeko gidatutako hautagaitzak antolatu duen ekitaldian parte hartu du.

Euskaraz agur esan eta gero, Podemosen bigarrenak azpimarratu egin du aurre egiteko modua ez dela “haien izenei eta bozeramaleei erasotzea”. “Hau ez da bukatuko inor iraintzen”, esan du.

“Konbentzitu ezin dutenek beldurraren kanpaina erein dute dagoeneko”, Errejonen esanetan. Gainera, kritikatu egin du zerbait oso txarra gertatu eta pentsioak, etxeak eta enplegua gal litezkeela zabaltzea, hori baita gerta litekeena “aldaketa politikorik izan ezean”.

"Nafarroak Ahal du"k, Nafarroako Ahal Duguren idazkaritza nagusi kargurako hiru hautagaitzetako bat denak, kanpainako azken ekitaldia egin du gaur Iruñan.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), berriz, idazkaritza nagusirako hiru hautagaitza daude: "Euskal Hiria", Roberto Uriarte EHUko irakasleak gidatua; "Euskadi Baita ere", Iratxe Orinagak zuzenduta; eta "Orain Ahal dugu", Luis Angel Sanchez de Lachina buru duena.

Astelehenean zabalduko da lurraldeetako idazkari nagusiak aukeratzeko epea eta ostiralean amaituko da. Militanteek internet bidez eman beharko dute botoa eta emaitzak astebete barru ezagutuko dira.

Aipaturiko prozesuan, Ahal Duguko zuzendaritzako kideak ere aukeratuko dira, hots, hiritarren kontseilua deiturikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan