Politika -

Aberri Eguna

'Euskal Bidea' abian dagoela adierazi dute EH Bilduk eta EH Baik

Euskal Estatua "erritmo ezberdinetan" eraikitzeko apustua nabarmendu dute bi koalizioek Donostian egin duten agerraldi bateratuan.

EH Bilduko eta EH Baiko ordezkariek Donostian egin dute agerraldia.
EH Bilduko eta EH Baiko ordezkariek Donostian egin dute agerraldia.
EH Bilduko eta EH Baiko ordezkariek Donostian egin dute agerraldia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta EH Baik azpimarratu dute lehentasuna euskal Estatua eraikitzea dela, baina prozesu hori “erritmo ezberdinetan” gauzatu behar dela azaldu dute. Era berean, Estaturik gabeko beste nazio batzuekin elkarlanean aritzeko apustua egin dute.

Bi koalizioek agerraldia egin dute Donostiako Miramar Jauregian, datorren igandean Aberri Eguna dela eta Iruñean deitu duten ekitaldi politikoan parte hartzeko deia luzatzeko.

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramaile eta Sortuko presidenteak eta Anita Lopepe EH Baiko ordezkariak hartu dute hitza. Pello Urizar (EA), Rebeka Ubera (Aralar), Oskar Matute (Alternatiba) eta Rufi Etxebarria ezker abertzaleko buruzagi historikoa ere izan dira agerraldian, besteak beste.

Lehentasuna euskal Estatua sortzea nabarmendu dute, baina horretarako “Euskal Herrian ematen diren errealitate ezberdinak aintzat hartzea” ezinbestekoa dela eta, ondorioz, “erritmo eta prozedura ezberdinak” izan behar direla azaldu dute.

Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria eremu administratibo ezberdinak diren heinean,  “prozesu eratzaile” ezberdinak izan behar direla esan dute, “azkenean prozesu integratzaile bat osatzeko”.

“Helburu hori lortzeko bide bakarra demokrazia da, giza eskubide guztien errespetua eta, ondorioz, herritarren borondatea errespetatzea, erabakitzeko eskubidea errespetatzea”, adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aberri eguna bideoak EH Bildu Gipuzkoa