Politika -

Krisia alderdian

UPyDk kaleratu egin ditu Maura eta Calvet eurodiputatuak

Barrigarrikerietan ibili beharrean eztabaida politikoari heltzeko esan dio Calvetek zuzendaritzari. UPyDk Europan dituen diputatuen erdiak dira kanporatutako biak.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Union Progreso y Democracia (UPyD) alderdiko zuzendaritzak Fernando Maura eta Enrique Calvet eurodiputatuak kaleratzea erabaki du.

UPyDk Europan duen diputatuen erdiak dira kanporatutako biak. Lau politikarik osatzen dute taldea, Maite Pagazaurtundua buru dela.

Maura hirugarren joan zen UPyDren Europarako zerrendan eta, egun, ALDE taldeko presidenteordea da. ALDE zenbait alderdik osatzen dute: UPyD, Ciutadans, EAJ eta Convergencia i Unio.

Bestalde Calvetek esan duenez, inork ez dio erabakiaren berri eman. Beraz, oraindik ere txantxatzat hartu dezakeela esan du ironiaz.

Dena dela, Calvetek adierazi du "UPyDren lan programaren alde" borrokan jarraituko duela Europako Parlamentuan, eta ez dutela Ciutadansen sartzeko inolako asmorik.

Alderdiko zuzendaritzari ere zuzendu zaio Calvet, eta esan dio jo dezala "eztabaida politikora, halako saineteekin barregarri gelditu beharrean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPyD