Politika -

Aberri Eguna 2015

Quiroga: 'Aberri Eguna EAJren porrotaren egiaztapena da'

PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, jeltzaleek "ezin dituzte euskal herritarren borondateak batu". Quirogaren iritzian, EAJk "Ibarretxe Plana berriro egingo du, independentziara jotzeko asmoz".

Arantza Quiroga PPko Euskadiko presidentea. Argazkia: EFE
Aberri Eguna EAJren porrota da, Quirogaren ustez

0:36

EUROPA PRESS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga PPko Euskadiko presidenteak adierazi duenez, Aberri Eguna ospatzeak "EAJk porrot egin duela erakusten du, euskal herritarren borondateak biltzeko ezgai baita". Quirogaren iritzian, jeltzaleek "lagunez" beteko dute Bilboko Plaza Barria.

Halaber, popularren buruaren esanetan, EAJk "Ibarretxe Plana berriro egingo du, Estatutua gainditzeko eta independentziara jotzeko asmoz".

Europa Pressi eskainitako adierazpenetan Quirogak deitoratu duenez, jeltzaleek "ezin dituzte euskal herritarren borondateak bildu, historikoa den eta autogobernua, historia eta eskubide historikoak dituen gizartea euskal herritar guztiok ospatzeko egun bat ezin dute aurkitu".

Horren harian, buruzagi popularrak gogora ekarri duenez, EAJri ez zitzaion interesatu urriaren 25eko Estatutu Egunaren jaia mantentzea. "Gaur abertzaleentzako eguna izango da, eta haiek ere ez daude elkartuta", azpimarratu du.

"Alderdiarentzako eguna izango da, eta landa horiek EAJ denaz beteta ikusiko dugu, baina hori ez da euskal gizartearen isla izango, alderdikoia baizik, guztiok baitakigu euskal nazioa XXI. mendean ezinezkoa dela, ez dauka zentzurik Espainiako eta Europako azpiegieturetatik irtetea", esan du.

Gaurko egunari begira, Quirogak iragarri duenez, EH Bilduk eta EAJk "hitzaldi handiak eskainiko dituzte, paparra aterako dute, eta gainerako herritarrei esango diete zer den euskaldun ona izatea, eta euskal sinbologia bereganatuko dute, haiek bakarrik hori ordezkatuko balute bezala, alde batera utzita abertzaleen eta ez abertzaleen arteko muga horren gainetik gizartearen gehiengoa dagoela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aberri eguna bideoak Arantza Quiroga bideoak