Politika -

Elkarrizketa

EAEko hiru Ogasunak 'bateratzea' proposatuko du Ahal Dugu Euskadik

Egungo sistema “zaharkituta” dagoela eta “molde zaharrekoa” dela azpimarratu du Ahaldu Duguko buruzagiak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru Ogasunak “bateratzea” proposatuko du Ahal Dugu Euskadik, gaur Roberto Uriarte idazkari nagusiak iragarri duenez. Modu horretan, Aldundiak “Taifako erresumak” bezala aritzea saihestuko lukete, Uriarteren hitzetan.

Egungo sistema “zaharkituta” dagoela eta “molde zaharrekoa” dela azpimarratu du Ahaldu Duguko buruzagiak, Onda Vascari eskainitako elkarrizketan. “Ez da herritarren beharretara egokitutako sistema”, erantsi du.

“Hori ez dugu Ahal Dugun bakarrik pentsatzen; hainbat erakundek, tartean Ekonomialarien Elkargoak, bere garaian EAJren eta PPren sektore kontserbadoreenek onartutako eskema dela pentsatzen dute”, erantsi du.

Aldundiak “Taifako erresumen” antzera aritzea ere salatu du Uriartek. Egun, Batzar Nagusiek zerga alorrean arautzeko gaitasuna dutenez, “alde nabariak” izaten dira herrien artean zergak ordaintzerako orduan.

Hala, “Ermuan” bizi den pertsona batek eta “Eibarren” bizi den beste batek “zerga guztiz ezberdinak ordaintzen dituzte”. “Horrek ez du zentzurik”, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea