Politika -

Auzitegi Gorena

Gorenak gaur aztertuko ditu herriko tabernen auziko helegiteak

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo zuen Askapen Nazionalerako Euskal Mugimenduari finantza zerbitzua eskaintzen ziola, eta hori ETAk kontrolatzen zuela.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak astearte honetan egingo du saioa Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzian zigortutakoek aurkeztutako helegiteak aztertzeko. Zigortuen artean daude Joseba Permach eta Rufi Etxeberria Batasuneko kide ohiak, erakunde armatuko kide izateagatik zigortuak.

Auzitegi Nazionalak 15 hilabete eta 3 urte arteko kartzela-zigorra ezarri zien herriko tabernen bidez ETA finantziatzeagatik auzipetutako 34 lagunetako 20ri. Permach eta Etxeberriak jaso zituzten zigor handienak.

Biharko saio publikoan gorenak aztertuko duen ebazpenean, beraz, 20 izan ziren kondena jaso zutenak. Hala, erakunde armatuko kide izateagatik zigortu zituen 8, eta erakunde armatuari laguntzeagatik gainerako 12ak. Gainera, Auzitegi Nazionalak 111 herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen.

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo zuen Askapen Nazionalerako Euskal Mugimenduari finantza zerbitzua eskaintzen ziola, eta hori ETAk kontrolatzen zuela. Era berean, KAS/Ekin, Jarrai/Haika, Herri Batasuna eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua bezalako taldeentzat azpiegitura logistikoa zela ere ebatzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena bideoak