Politika -

'Herri harresia'

Ertzaintza 'proportzionaltasunez' aritu zela defendatu du Erkorekak

Bestalde, Ertzaintzaren “gehiegikeriak” eta “basakeria” epaitegien aurrean salatuko dituztela iragarri dute gaur ‘herri harresia’ren antolatzaileek.

Gasteizko Harresiaren kideek Ertzaintzak izan zuen jarrera salatu dute

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan Gasteizko 'herri harresian' Ertzaintzak egindako operazioa ''ahalik eta proportzionaltasun handienarekin'' gauzatu zela defendatu du astearte honetan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erkorekaren hitzetan, Ertzaintzak ''aginduta duen zeregina'' bete zuen, Auzitegi Nazionalak gazteak identifikatu eta atxilotzeko emandako aginduari erantzunda. Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Gasteizko 'herri harresia'z eta atxiloketez aritu da bozeramailea.

Erkorekak defendatu duenez, Ertzaintzak ''dagokion funtzio bete zuen, aginduta duen zeregina'', Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar identifikatu eta atxilotzeko agindua baitzuen.

"Ertzaintzak bere lana bete zuen, atxiloketa agindu hori ahalik eta proportzionaltasun handienarekin burututa, kontuan hartuta bertan zeuden pertsonek agindua bete ez zedin egiten ari ziren erresistentzia'', adierazi du.

?Herri harresi?ko antolatzaileek salaketa aurkeztuko dute

Bestalde, Ertzaintzaren ?gehiegikeriak? eta ?basakeria? epaitegien aurrean salatuko dituztela iragarri dute gaur ?herri harresia?ren antolatzaileek.

Operazioaren ?basakeria? salatu dute antolatzaileek. Bozeramaileen ahotan, 70 pertsona zauritu zituzten eta hiru lagunek konortea galdu zuten ?kolpeengatik eta antsietate krisiengatik?.

Erantzukizunak eskatu eta ?datozen egunetan? epaitegien aurrean salaketak jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek; izan ere, Ertzaintzak ?ezin zurituzko indarkeria izugarria? azaldu zuen jendearen ?erresistentzia pasiboaren? aurrean.

Gasteizko Herria Harresiaren antolatzaileak efe

?Herri harresia?ren antolatzaileek emandako prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Era berean, salbuespen politikak, Auzitegi Nazionalaren papera eta ?epaiketa politikoak? salatu dituzte antolatzaileek. Zentzu horretan, ?oinarrizko eskubideak? defendatzeko ?herri harresiak? egiten jarraituko dutela ziurtatu dute.

Beltran de Herediaren agerraldia eskatu du EH Bilduk

Ertzaintzaren jokabidea azaltzeko Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu dute gaur EH Bilduren legebiltzarkideek. Horrela, galdera bat erregistratu du koalizioak.

Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzetan, ertzainen ?gehiegikeria erabatekoa? izan zen. Erkorekaren hitzak ?adimenari irainak? direla kritikatu du EH Bilduko ordezkariak, ?mundu guztiak ertzainen ukabilkadak, ostikadak eta funsgabeko erasoak irudietan ikusi dituelako?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak