Politika -

I27

Masek ziurtzat jo du hauteskundeak egongo direla, adostuta duelako

Kataluniako presidentearen arabera, burujabetzaren aldeko "botoen banaketak" Bartzelonan prozesuaren gainean "iritzirik eman ez duen" alkatea (Ada Colau) egotea ekarri du.

Irailaren 27an hauteskundeak izango direla baieztatu du Masek

00:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidenteak berretsi egin du hauteskundeak irailaren 27an egingo dituztela, "aurrez uste" duelako eta "ziur" dagoelako ERCrekin egindako itunak beteko direla. Ezkerreko alderdiarekin hainbat gauza adostu zituen, besteak beste, hauteskundeak aurreratzea eta CiUren eta ERCren arteko itunak lehenestea herri mailan.

Masek Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "hauteskundeak egin egingo dira irailaren 27an", eta data hori "ez dago baldintzatuta", "data hori zehaztu zuten itunak beteko diren ustean oinarritzen naiz".

Kataluniako presidenteak, halaber, gogora ekarri du aurreko urtarrilean "aurreakordioa" egin zuela Oriol Junqueras ERCko buruarekin, besteak beste, Parlamentuan egonkortasuna lortzeko eta M24aren ostean CiUren eta ERCren arteko itunak udal mailan lehenesteko.

Horren ildotik, Masek ohartarazi du ezin duela "imajinatu" Bartzelonako Diputazioan PSCk eta ERCk ituna egitea, CiU baztertuta, federazioak eta errepublikanoek burujabetzan oinarritutako hauteskunde-programa adostu behar dutenean.

Masek, era berean, ukatu egin du urtarrilean ezeztatutako zerrenda bakarra orain argitara eman izana, eta burujabetzaren aldeko "botoen banaketak" Bartzelonan prozesuaren gainean "iritzirik eman ez duen" alkatea (Ada Colau) egotea ekarri duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona