Politika -

Bidegi auzia

Bidegi auziaren bigarren kereila aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Foru gobernua osatuko duten ordezkari berriei "ikerketarekin jarraitzeko eta epaitegien lana errazteko" eskatu die Aldundiak.

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 autobidea egiteko lanetan ustez izan ziren irregulartasunak (Bidegi auzia bezala ezagutzen dena) salatzen dituen bigarren kereila aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko epaitegietan eta "ikerketa azken bururaino eramatea" eskatu du. Foru gobernuak ohar batean zehaztu duenez, Eskoriatza eta Arlaban artean dagoen zatiaren lanetan gertatutakoari dagokio bigarren kereila hau. EH Bilduren gobernuaren esanetan,17,1 milioi euro bidegabe eralgitu zituen Bidegi Gipuzkoako foru elkarteak eta horretarako dokumentuak faltsutu ei zituen. Kereilan Bidegiko eta Arlaban aldi baterako enpresa arduradunei eta Euroestudios konpainiako zuzendaritzari hainbat delitu egotzi dizkie, hala nola, ondare publikoen bidegabeko eragiltzea, iruzurra eta legearen aurkako ordainketak egitea, dokumentuak faltsutzea eta agiriak zaintzeko desleialtasuna erakustea. Horrez gain, Markel Olano orduko Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia diputatua, Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola lekuko gisa deklaratzera deitzea eskatu dio epaileari.

Jarduneko foru gobernuaren esanetan, atzemandakoak delitu zantzuak "oso larriak dira" eta ikerketa "azken bururaino eramatea" eskatu du. Garitanok buru duen aldundiaren arabera, Bidegik "egin ez zituzten lanengatik, 17,1 milioi gehiago ordaindu zien eraikuntza enpresei". Bidegabeko eragiltzeari dagokionez, "30 milioi eurokoa" izan daitekeela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Deia, EAJriEAJ ere hizpide hartu du Aldundiak bere oharrean. Hala, "kezkatuta" agertu da EAJko ordezkariek "salaketa faltsuak" egitea leporatu dietelako. Nabarmendu dutenez, jeltzaleek "ez diete aditu judizial independente eta profesionalek egindako txosten zehatzei kasurik egin; are, gutxietsi egin dituzte. Baina gauza bat argi dago: kereilak oinarri sendoa du, hala ez balitz, epaileak ez lukeelako tramitera onartuko".

Hori horrela, foru gobernua osatuko duten ordezkari politikoei "ikerketarekin jarraitzeko eta epaitegien lana errazteko" deia egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Ustezko ustelkeria politikoa EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Trafiko-istripua AP-1ean Albisteak Gipuzkoa