Politika -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Txarli Prieto maula egiteagatik salatu du EAEko fiskalburuak

Salaketa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko Salan aurkeztu du fiskalburuak. Orain, bost magistratuek tramitera onartu ala ez erabaki beharko dute.

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusi ohi eta legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusi ohi eta legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusi ohi eta legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusi ohi eta legebiltzarkidearen aurkako salaketa aurkeztu du gaur Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Sozialisten egoitzetan egindako lanak auzitara eramatea nahi du, salaketa horren arabera.

Salaketa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor Arloko Salan aurkeztu du Calparsorok. Orain, bost magistratuek tramitera onartu ala ez erabaki beharko dute. Tramitera onartuz gero, argibideetako epaile bat izendatu beharko dute, Calparsorok berak azaldu duenez.

EAEko Fiskalen Batzordeak Txarli Prietoren kontrako salaketa aurkeztea erabaki zuen aho batez, txostenak eta deklarazioak aztertu ondoren. Arabako PSE-EEren egoitzetan idazkari nagusi ohiaren enpresa batek egindako lanetan ustez maula egitea eta agiriak faltsutzea leporatzen dio EAEko fiskal nagusiak Prietori.

Victor Garcia Hidalgo Arabako PSE-EEren Antolakuntza idazkaria ere salatu du Fiskaltzak.

Salaketa anonimoa

Prietoren aurka aurkeztutako salaketa anonimo batek abiatu zuen auzia apirilean. Ustez, Escoiba SA enpresari PSE-EEko egoitzetan obrak egiteko enkargua eman zion idazkari nagusi ohiak.

Salaketa jakitera eman zutenean, terrorismoaren ondorioz egin beharreko lanak zirela esan zuen Prietok kazetarien aurrean, segurtasun” eta “konfiantza” arrazoiak argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Ustelkeria politikoa azken albisteak PSE-EE Bizkaia Gaurko titularrak Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak