Politika -

Kontuak

Gasteizko Udalak 68 milioi euroko defizita du, txosten baten arabera

Gorka Urtaran alkate jeltzaleak kargua hartu eta lehenengo erabakietako bat izan zen Udalaren egoera ekonomikoaren inguruko txostena eskatzea.

Txosten baten arabera, Gasteizko Udalak 68 milioiko defizita du

1:09

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Udalaren diru kontuak argitzeko eskatutako txostenak agerian utzi du hiriak 68 milioi euroko defizita duela aurtengo betebeharretarako.

Urtaranek Javier Marotoren lekua hartu eta berehala eman zuen Udalaren egoera ekonomikoaren inguruko txostena egiteko agindua, udal kontuen "benetako argazkia" edukitzeko, zorrari eta diru-sarrerei dagokienez.

Kontu-hartzaileak eta diruzainak egindako txostena gaur aurkeztu dute, egileek beraiek.

Udalak prentsa-ohar batean azaldu duenez, "2015erako behar ekonomikoei aurre egiteko defizita 68 milioi eurokoa da".

Dirutza horretatik, 15,5 milioi euro Ensanche 21 elkartearen zorrari dagozkio, eta 8,3 milioi erabilgarri ez dagoen dirua da, 2015eko aurrekontuetan ondarearen salmentatik lortuko litzatekeena, Tuvisa udal garraio enpresarena kasu.

Ebazpen judizialen ondoriozko betebeharrak 15,7 milioi eurokoak dira, eta 11,2 milioi zordundutakoa da, eta 4,5 interesak, "bere garaian ez ordaintzeagatik".

Alkateak azpimarratu du udal talde politiko guztiei helarazi diela txostena, eta bozeramaileek nahi adina galdera egin ahal izan dizkietela txostenaren egileei.

Era berean, bilera baterako deia egin die udal kontuak garbitzeko egitasmo bat eztabaidatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gasteiz albisteak