Politika -

Ratorekin bilera

PSOEk Fiskaltzaren aurrean salatu du Fernández Díaz

Ministroak Kongresuan azalpenak emateko agerraldia egin baino egun bat lehenago aurkeztuko dute salaketa.

Fernandez Diazen aurkako salaketa aurkeztu du PSOEk Fiskaltzan

00:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Hernando, PSOEk Kongresuan duen bozeramailea, Estatuko Fiskaltza Nagusian bertaratuko da gaur Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren aurkako salaketa bat aurkeztera, Bankia kasuan inputatuta dagoen Rodrigo Rato presidenteordearekin izandako batzarra dela eta.

Salaketaren nondik norakoak Alderdi Sozialistako iturriek baieztatu dizkiote Efe agentziari. Salaketa hori, gainera, ministroak Kongresuan bilera horren gaineko azalpenak emateko agerraldia egin baino egun bat lehenago aurkeztu da. Aipatutako bilera uztailaren 29an izan zen, Ministerioaren egoitzan duen bulegoan bertan.

Oposizioko alderdi guztiek eta polizia-erakundeek kritikatu egin dute batzar hori; aitzitik, PPko kideek ez diote garrantzirik eman.

Fernandez Diazek PSOE salatzea aztertuko du

Jorge Fernandez Diazek PSOEren aurka salaketa jartzeko aukera aztertzea eskatu die Barne Ministerioko zerbitzu juridikoei. Salaketa faltsuagatik eta irainengatik jarri nahi du salaketa Barne ministroak.

Efe Agentziak jakin duenez, PSOEk Kongresuan duen Antonio Hernando bozeramaileak Ratorekin izandako batzarragatik salaketa aurkeztu ostean agindu du Fernandez Diazek alderdi honen aurka salaketa jartzeko aukera aztertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista