Politika -

KATALUNIA

CDCren egoitzaren miaketaz eta hauteskundeei buruz ari da Mas

Kataluniako presidentea azalpenak ematen ari da Kataluniako Parlamentuaren Batzorde Iraunkorrean, 16:30etik aurrera.

Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.
Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.
Artur Mas, Kataluniako presidentea. EFE.

AGENTIZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidentea CDC alderdiaren egoitzaren miaketaren inguruan azalpenak ematen ari da Kataluniako Parlamentuaren Batzorde Iraunkorrean. 16:30ean hasiko den saioan, hauteskundeak aurreratzeko arrazoiak ere argitu beharko ditu. Aurreikusita ez dagoen arren, PPk Kongresuan aurkeztutako lege-proposamenaz ere hitz egingo duela uste da.

Berez, irailaren 27ko hauteskundeen inguruan hitz egiteko deitu zen gaurko agerraldia, baina Guardia Zibilak joan den astean CDCren egoitza miatu eta gero, PSC, ICV-EUiA, PP eta Ciudadanos alderdiek miaketa hori ere gaurko gai-zerrendan sartzea eskatu zuten. Hala, 16:00etan bilduko dira Batzorde Iraunkorra osatzen duten alderdiak, eguneko gaien artean egin nahi diren aldaketak tramitera onartzeko.

Masek, dena dela, dagoeneko aurreratu du CDCren eta CatDem fundazioaren bulegoen miaketaren inguruan azalpenak emateko prest dagoela, eta gaurko saioan egitea egoki ikusten duela.

CDCn, berriz, alderdiaren "ohorea" defendatu dute; joan den asteko polizia operazioarekin Estatuak hauteskundeen kanpainaurrean eragitea bilatu duela salatu dute.

Junts pel Sí hautagaitzako buruak, Raul Romevak, ustelkeriarekin zerikusia izan dezakeen zantzurik txikiena ere argitzeko eskatu zuen. Oriol Junqueras ERCko buruzagiak ere bide beretik egin zituen adierazpenak, ustelkeriari ekintzen bidez erantzuteko eskatu baitzien CDCko kideei.

Agerraldiak

Parlamentuko araudiak ezartzen duen bezala, Masek hartuko du lehendabizi hitza, denbora mugarik gabe, eta alderdiek hamarna minutuko tartea izango dute ondoren hitz egiteko. Guztiek hitz egindakoan, presidentearen txanda izango da berriro, alderdiei erantzuteko. Horren ondotik, alderdiek bosna minutu izango dituzte erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako Hauteskundeak gaur