Politika -

Omenaldia

Quirogak EAJri egotzi dio PP alderatu izana, Bilduren erosotasunerako

PP, UPyD eta Podemos-Ahal Dugu ez dira joango Eusko Jaurlaritzak azken 50 urteetan eraildako biktimak egondako udalerrietan antolatutako ekitaldira.

Arantza Quiroga. Argazkia: EFE.
Lehendakariarekin haserre gonbidatu ez duelako

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quirogak, Euskadiko PPko presidenteak, Iñigo Urkullu ostiraleko biktimen omenalditik alderdi popularra at utzi izana kritikatu du, EH Bildu 'eroso' egon dadin.

Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldira erailketak egon diren 128 udalerrietako alkateak egongo dira, eta, bertan, 'Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010)" izeneko txostena emango zaie alkateei. PP, UPyD eta Podemos-Ahal Dugu ez dira bertan egongo, ez dutelako alkatetzarik udalerri horietan.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Arantza Quirogak esan du 'omenaldiak onak' direla, eta 'gizarteak duen zorra' dela, baina lehendakariaren jarrera kritikatu du, bai forman, baita funtsean ere.

Formari dagokionez, Quirogak azaldu du PPk mezu elektroniko baten bidez jaso duela omenaldiaren berri, baina ez daudela bertara gonbidatuta.

'Arraroa egiten zaigu ETAren erasoaldiak gehien sufritu duen alderdia izanda, gutun bidez jakin izana biktimei egingo zaien omenaldiaren berri. Eta bitxia da omenaldira joango diren zenbait alkate ETAren biolentzia sustatu dutenak izatea, eta batzuek, gainera, gaur egun, oraindik ez dute biolentzia gaitzesten', PPko euskal presidentearen hitzetan.

Bestalde, Quirogak omenaldiaren funtsa ere kritikatu du, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren proiektua 1960ean hasten da, 'diktaduraren biktimak eta demokrazia garaiko ekintza terroristak nahastuta. Biktima guztiek merezi dute aitortuak izatea, baina Euskadin aipamen berezia zor zaie demokrazia garaian terrorismoak eraildako biktimei. Akats bat da biktima guztiak nahastea'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea PP Iñigo Urkullu Lehendakaria