Politika -

2012ko sanferminak

Hiru gazte zigortuta, Villavesaren entzierroan izandako istiluengatik

Bederatzi hilabete, bi urte eta urtebeteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete, atentatua leporatuta.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte zigortu dituzte 2012ko uztailaren 15an, Villavesaren entzierroan, izandako istiluengatik. “Atentatua” leporatuta, bederatzi hilabete, bi urte eta urtebeteko espetxe-zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren.

Epaiaren arabera, laugarren pertsona batek 240 euroko isuna ordaindu beharko du, ordena publikoaren kontrako delitua egotzita. Gertakari beragatik epaitutako bosgarren laguna absolbitu egin dute.

Gertakariak 08:00ak inguruan jazo ziren. 600 bat pertsona Villavesaren entzierroan parte hartzekotan ziren Iruñeko Estafeta kalean, baina Poliziak bidea moztu zien, eta istiluak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Sanferminak Eguneko albisteak