Politika -

Tarragonan

Catalunya Sí Que Es Pot alderdiko hautagai batek ezin izan du bozkatu

Ezin izan du boza eman erroldarekin arazoa izan duelako, orain dela gutxi etxebizitzaz aldatu duelako

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarragonako Catalunya Sí que es Pot alderdiko zerrendaburuak, Gerard Bargallok, ezin izan du bere botoa emateko eskubidea erabili irailaren 27ko Kataluniako hauteskundetan, erroldarekin arazo bat izan duelako, orain dela gutxi etxebizitzaz aldatu baita.

Dirudinez, maiatzaren 24ko udal hauteskundeak baino apur bat arinago bizilekua aldatu zuen, eta hauteskunde horietan aurreko helbidearekin eman zuen botoa.

Hala ere, gaurko hauteskundeetan ez zen hautes-erroldan azaltzen. Antza denez, bere alderdiko iturrien esanetan, padroiko baja automatikoa da, baina ez alta ematea; hortaz, bere alderdiak ez dio udalari ardurarik egozten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur