Politika -

Epsilon auzia

Artxibatu egin dute Teknologia Parkeetako presidentearen aurkako kasua

Horren aurrekoa, Julian Sanchez Alegria, baina, inputatuta dago oraindik.

Fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eskatu du Joan Villadelprat eta Mark Payne enpresaburuen aurka
Fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eskatu du Joan Villadelprat eta Mark Payne enpresaburuen aurka
Fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eskatu du Joan Villadelprat eta Mark Payne enpresaburuen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epsilon auziko instrukzio-epaileak artxibatu egin du Jose Miguel Corres Abasolo EAEko Teknologia Parkeetako presidentearen aurkako kasua. Testigantza faltsuak egitea eta hainbat delitu estaltzea egotzita inputatuta zegoen.

Erabaki judizialaren berri Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eman du, Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatutako agerraldi batean.

Igor Lopez de Munain legebiltzarkideak azalpenak eskatu zizkion Tapiari, Teknologia Parkeen presidentearen inputazioa dela eta.

Sailburuak autoaren hainbat pasarte irakurri ditu. Horietako batean, epaileak ebatzi du ikerketan ez dela “froga bakar bat ere” aurkeztu Corres Abasolok Epsiloneko delituen berri zuela ondorioztatzeko.

EAEko Teknologia Parkeen egungo presidentearen aurkako auzia artxibatu egin badute ere, horren aurrekoa, Julian Sanchez Alegria, inputatuta dago oraindik. Kasu horretan, Arabako Fiskaltzak prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi dio, beste hainbat delituren artean.

Fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eskatu du Joan Villadelprat eta Mark Payne Epsilon proiektuaren sustatzaileen aurka, hainbat delitu ekonomiko egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken ordukoa