Politika -
Nafarroan
ERCko bi bururi isuna jarri diete matrikulan CAT ikurra eramateagatik
Kataluniako CAT siglak zituen itsasgarri bat zeramaten matrikula gainean, Espainiako E letra estaltzen zuena.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak ERC alderdiko bi bururi (Joan Tardà diputatuari eta Isaac Peraire alderdi horretako erakunde-idazkariari) isuna jarri die gaur goizean Nafarroan, bidaiatzen ari ziren ibilgailuak Kataluniako CAT siglak irudikatzen zituen itsasgarri bat zuelako matrikula gainean, Espainiako E letra estaltzen zuena.
Tardàk adierazi duenez, Guardia Zibilak ibilgailuak CAT itsasgarria zeukala ikusi dutenean, ordaintoki batean gerarazi eta isuna jarri diete. Tardàk argitu du agenteak modu egokian zuzendu zaizkiela, baina 30 minutuz geldiarazi dituztela, eta itsasgarriak kentzen behartu dituztela bidaia egiten uzten jarraitu orduko.
Hain justu, isuna Peraireri jarri diote, autoaren jabea izateagatik. ERCko buru biak Donostiara zihoazen Arnaldo Otegi eta Rafa Diez kartzelatik atera ditzaten eskatzeko manifestazioan parte hartzera.