Politika -

Auzitegi Gorena

Segiko zazpi kideri zigorrak murriztea onartu du Fiskaltzak

Ministerio Publikoak, baina, ukatu egin du Auzitegi Nazionalak frogarik izan gabe ezarri izana zigorrak. Defentsako abokatuek zigortuak aske uzteko eskatu dute berriro.

Segiko akusatuak epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Segiko akusatuak epaiketan. Artxiboko irudia: EFE
Segiko akusatuak epaiketan. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe-zigorra ezarri zien Segiko zazpi gazteri, ETAko kide izatea egotzita. Orain, Auzitegi Gorenak zigor horiek murrizteko oztoporik ez du jarri fiskalak, gertakari hain larriak ez direla onartuta.

Auzitegi Gorenak saio publikoa egin du gaur, Auzitegi Nazionalak zigortutako Segiko zazpi kideek aurkeztutako helegiteak aztertzeko.

Terrorismo delituetan, helburuaren eta erabilitako baliabideen ?larritasuna txikiagoa? denean, zigorraren graduak bat edo bi gutxiago izatea aurreikusten du Zigor Kodearen azken erreformak, zigortuen abokatuek aretoan argudiatu dutenez.

?Hain larriak ez?

Gorenak, bere irizpideen arabera, zigorrak txikitzea onartu du fiskalak. ?Horixe da, hain larriak ez diren hipotesi batzuen aurrean gaude, eta sala inguruabar horiek aintzat hartzeko burujabea da?, esan du fiskalak.

Ministerio Publikoak, baina, ukatu egin du Auzitegi Nazionalak zigorrak frogarik izan gabe ezarri izana zigorrak.

Bestalde, zigortuak aske uzteko eskatu dute berriro abokatuek. Tratu txarrek atxiloaldian egindako aitorpenak baldintzatu zituztela salatu dute abokatuek, eta epailearen aurrean ez zituztela berretsi gogorarazi dute.

Zigortuak Marina Sagastizabal Emilio-Yus, Ainhoa Villaverde Barrutiabengoa, Aiala Zaldivar Alvarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Igarki Robles Martinez del Campo, Xabat Morán Ruiz eta Ibon Esteban Scaloni dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena argazkiak ETA