Politika -

Kupoa

Pedro Luis Uriarte: 'EAEk behar baino 4.400 milioi gehiago eman zuen'

Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak azpimarratu du Kupoa ez dela 'botere zentralaren opari bat' eta 'Espainia Euskadirekin lotzen duen egonkortasun faktorea' dela gaineratu du.

Pedro Luis Uriarte. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Luis Uriarte. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Luis Uriarte. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak behar baino 4.400 milioi gehiago ordaindu zion estatu espainiarrari, Kupo bidez, 1981tik 2014ra bitartean, Pedro Luis Uriarte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta 1980an Kontzertu Ekonomikoa negoziatu zuen batzordeko presidenteak azaldu duenez.

Pedro Luis Uriarteren esanetan, Kupo bidez jaso duena baino 15.000 milioi euro gutxiago gastatu ditu estatu espainiarrak Euskadin, 2001etik 2013ra bitartean.

El Concierto Económico Vasco: una visión personal liburuaren aurkezpen ekitaldian aipatu ditu zenbaki horiek Pedro Luis Uriartek. Aipaturiko aurkezpenean izan dira, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu eta bozeramailea, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Jon Darpon Osasun sailburua.

"Ekonomia, enpresa, estrategia" aholkularitza enpresaren presidenteak azpimarratu duenez, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa ez dira euskal herritarren "asmakizunak", Euskal Herriaren berezitasunak oinarri hartuta, Estatuarekin hitzarturikoak baizik.

"Ez da botere zentralaren opari bat, eta ez du Euskadi paradisu fiskal bihurtzen. Ez da oparotasunaren makila magikoa, baina euskal autonomiaren sostengua da, Euskadiko ongizatearen oinarria eta horrek eragina du autonomia erkidego honetan bizi den edozeinengan", gaineratu du.

'Espainia Euskadirekin lotzen duen egonkortasun faktorea', azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Kontzertu Ekonomikoa Eguneko albisteak