Politika -

Abenduak 8

Sarek eritasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko du Durangon

Herritarren sareak manifestazioa antolatu du hurrengo astearterako, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso berehala aska ditzaten eskatzeko.

Sareren prentsaurrekoa, Durangon. Argazkia: Sare
Sareren prentsaurrekoa, Durangon.
Sareren prentsaurrekoa, Durangon. Argazkia: Sare

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek manifestazioa deitu du abenduaren 8rako, datorren astearterako, 12:30ean, Durangon, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso aska ditzatela eskatzeko, "pertsona horien bizitza arriskuan" dagoela eta "egoera muturrekoa" dela argudiatuta.

Sarek Durangon eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, giza eskubideen kontua da, "guztioi dagokiguna, ideologietatik harago".

Euskal presoen eskubideen aldeko herritarren sarearen arabera, "kartzelak ezartzen dituen baldintzek eta tratamendu egokia jasotzeko zailtasunek larritu egiten dute egoera. Giza eskubideen adierazpen unibertsalak aitortzen digun bizitzarako eskubidea urratzen du presoak gaixorik espetxean edukitzeak".

Giza eskubideen eguna

Bestalde, Sarek hainbat mobilizazio deitu ditu abenduaren 10erako, Giza Eskubideen Egunerako, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durangoko Azoka Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Durango Eguneko albisteak