Politika -

inbestidura

David Fernandezek Masen alde bi boto ematea proposatu dio CUPi

CUPen diputatu ohiak, trukean, egitasmo sozial bat adostu beharko litzatekeela uste du. Proposamenaren harira, barne eztabaida sortu da CUPen barruan.

David Fernandez CUPen diputatu ohia. Argazkia: Efe
David Fernandez CUPen diputatu ohia.
David Fernandez CUPen diputatu ohia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Fernandez CUPen diputatu ohiak alderdi ezkertiarrak Artur Masi inbestiduran bi boto ematea proposatu du, subiranotasun prozesua desblokeatze aldera, baina trukean egitasmo sozial bat adostu beharko litzatekeela uste du.

Ara egunkariaren webgunean argitaratutako iritzi artikulu batean eman du Fernandezek Junts pel Siren eta CUPen arteko negoziazioak bideratzeko proposatzen duen formula.

Izan ere, urtarrilaren 10a iritsi eta oraindik akordiorik ez badago, hauteskundeak errepikatu beharko dituzte Katalunian, martxoan.

Martxoan hauteskundeak egitea eta "bi boto jasotzeko txeke zuri bat eskatzea" ez direla aukera posibleak azpimarratu ostean, Fernandezek uste du hau izan daitekeela "aukera bakarra": "Bi boto prozesuari, egitasmo erreal eta zehatz baten ondoan".

Fernandezek aitortu du "tentsioa eta zailtasunak" izan dituztela negoziazioan, "logikoak hein handi batean", CDCren eta CUPen "proiektuak antagonikoak" direlako.

Hori dela eta, "gutxieneko lerro komuna marraztea" proposatu du, prozesua "desblokeatzeko".

Eztabaida alderdi barruan

Proposamenak eztabaida piztu alderdi barruan, aldeko eta kontrako iritziekin. Artikulua argitaratu eta gutxira, CUPen barruan dauden sektoreak alde eta kontra jarri dira eta Endavant korronteak, Masen inbestidura gehien errefusatzen duenak, kontrako jarrera agertu du dagoeneko, baina diputatu ohiaren aldekoak ere badaude.

Endavanten ingurukoen artetik, Paul Llonchek gaitzetsi egin du Fernandezen proposamena, eta Twitter bidez hau jarri du: "Lortu dute, gu suntsitzea lortu dute". "Orain, osotasuna. Tristezia sakonenetik, lagun eta kamarada baten partetik, ezadostasun erradikalena", gaineratu du.

 

 

Gabriela Serra diputatuak, Endavantekoa ez bada ere, Twitterrez ohartarazi du "inor ez dela mugituko", eta militanteek izango dutela azken hitza abenduaren 27ko Asanblada Nazionalean.

 

 

Isabel Vallet Endavant sektoreko militante eta diputatu ohiak Rac1 irrati-katean adierazi duenez, Fernandezen iritzia "beste aukera bat da, esanguratsua, baina beste bat", baina "Davidek aurpegia jarri dio hautagaitza bati, eta oso ezaguna da, bere iritziak balio bat du, baina asanblada izango da erabakia hartuko duena".

Hala eta guztiz, Quim Arrufat diputatu ohiak Catalunya Radion esan du ez dela "CUPen postura ofiziala, baina bai pertsona esanguratsu batean".

Bestalde, Eudald Calvo Argentonako alkateak, Poble Lliure sektorekoak, txalotu egin du proposamena, "oso ados" dagoelako, eta uste duelako "egoera honetatik ateratzeko balio dezakeen gauza bat pobreziaren kontrako txoke plan bat" dela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Artur Mas argazkiak